Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Urlo. Irene Carmona

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.


2020ko uztailaren 31tik irailaren 13ra arte. Jovellanos aretoan
Uztailaren 31n 20:00etan, erakusketaren irekiera  sormen prozesuaren azalpena artistaren eskutik

Statement/ About painting-photography-photography-painting


Intuizioaren grinari erantzuten jakitea, unean bertan egotea, pintzela hatzen artean hartzea, margoan sartzea... Irudia, niretzat, kontu afektiboa da. Irudi batek afektatzen duenean, ezin diot eutsi berarekin zerbait egiteko tentazioari. Obsesionatu egiten nau haren erregistroak; eta horretan, argazkia beroketa-eremu gisakoa zait, non margoa pentsatu.Harengana biltzeko bideak ez dit zuzenekorik eskaintzen, haren aztarna mehe bat baino ez, aurrez aurreko behaketaren murmuriorik gabe.Inguratzen nauenari lotsagabe begiratu baino, mihisearekin elkarrizketa bakartian babesten naiz. Argazki, fotograma eta begien aurrean paratzen zaidan beste ikus-material oro gainbegiratzen du, haren orbanaren bitartez argazki-bitartekotik atera ez diren baina potentzial guztia gordetzen duten intentzioak interpretatu eta desitxuratzeko asmoz. Kezkatu egiten nau bitarteko bien artean osatzen den elkarrizketa: aparientziaren une jakin bat gorpuztea,haren bilakaeraren zerbait atzematea, kolorez (ez) hitz egitea,gerizpe jakin horren itxuraz...

Biografia

Irene Carmona, Arte Ederretan graduatu zen Granadako Unibertsitatean(2018), eta Pintura Masterra egin zuen gero Euskal Herriko Unibertsitatean (2018-2019); horrek adierazpide horretara begira jarri du, eta egonaldi artistikoak egiteko aukera eman dio, esaterako PINTORES PENSIONADOS DEL PALACIO DE QUINTANAR izenekoa(Segovia, 2019), eta baita EYE OF THE WORLD. DISCOVERY OFCHONGQING, SFAI Arte eta Kultur trukeko beka gozatzeko ere(Txina, 2019). Horiek baino lehen, Granadako Unibertsitateko Marrazketa Sailarekiko Lankidetza Beka ere gozatu zuen(2017-2018), eta hura iraun bitartean hiri bereko Rey Chicoaretoan erakusketa bat egin zuen, beste batzuen artean. Halaber,zenbait erakusketa kolektibotan hartu du parte Euskal Herrian,esaterako Gasteizko Araba aretoan, eta Bilboko Carltonhotelean; bere azken banakako erakusketa Basauriko Arizdorreanegin du (2019).
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK