Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Proiektu Artistikoak 2019


DESATADURAS. Nerea Lekuona

Erakusketaren irekiera irailaren 11n 20:00etan
"Desataduras”, Nerea Lekuona


Testua:  Arturo / fito Rodríguez

Gaur egun, trantsizioaz aritzea gehiago da politikaz aritzea, historiaz baino. “Trantsizio” deitutakoarekin lotuta egon den imajinarioak –ezarpen sinbolikoko erregimen (trantsitokrazia) bihurtzeraino berarekin lotua egon denak– euste-mekanismo gisa funtzionatzen jarraitzen du, eta erakusketa honetan desegiteko material gisa aurkezten da, arte garaikideko tresnen bitartez aska daitekeen korapilo gisa (irudi-, hitz, esaldi- eta soinu-korapiloa).
 
Nerea Lekuonaren lanak ez du garai hori epaitu edo berrikusi nahi; aitzitik, harremanak ezarri nahi ditu paketatze ofizialaren eta subjektibotasun berriak ekar ditzaketen bokazio estetikoko edo fikziozkoko proposamenen artean. Imajinario politikoen eta sozialen eraikuntza aztertzea du xede, kultura- eta ikus-ekoizpena zentzuaren sorreran eragiten duen elementu gisa txertatzeko, eta ez elementu pasibo gisa. Trantsizioaren inguruan ospakizun- eta amnesia-ikuspegia nagusitu da, eta horri buruzko ikuspegi kritikoa eskaini nahi da batez ere, hartara, pentsamoldeak, memoriak, borondateak, desioak eta emantzipatzeko proiektu kolektiboak ere aska daitezen.


Ibilbidea penintsula-artxipelago batetik abiatzen da, eta kolore urdina da bertatik ihes egiteko modu bakarra; diktadura zeharkatzen du edo, hobeto esanda, diktadurak isla edo itzal gisa nola zeharkatzen gaituen ikusten dugu. Behin eta berriz errepikatzen diren esaldietatik eta itzulinguru historikoetatik pasatzen da; promes politikoak azaltzen ditu eta agirian utzi amaierarik gabeko erroiluak bailiran (“promes egin dezaket”). Eta agintarien ahotsari aurre egiten dio (“kalea nirea da), amaieran “demokraziara” iristeko, zein proiektatutako irudi distortsionatuen bidez bakarrik uler daiteken.
"Dena lotuta dago, ondo lotuta". Beti da askatzen hasteko unea.
 
2020ko irailaren 11tik azaroarena 15era arte, Lehen solairuan



Nerea Lekuonaren biografia

Diseinu,zinema eta bideoaren arloko prestakuntzaren osagarri, lantegi eta ikastaroak egin ditu hainbat artistarekin: Esther Ferrer, Isidoro Valcárcel Medina, Daniel Canogar, Miguel Trillo eta Luis de la Alas,besteak beste.


Amarika Proiektua (2008-2011). Arabako Foru Aldundiaren erakusketa-espazioen kudeaketa alternatiboko esperientzia.
“Plusmarca Euskadi” (2014) Montehermoso Kulturunean.
“Praxis”programa (2016). Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa.
“Procesos”(2016) Dados Negros, Holografia eta Arte zentroa.
Bitamin Faktoriaren EAS-RIO beka (2018), Rio de Janeiroko Capacete artisten egoitza.Artiumekkudeatutako “Itineracciones” deialdia (2018), Bajo el agua lana.
“APEIRON” Euskal bideo-artearen erakustaldia. Uruguaiko Montevideoko II.Festival Cervantino jaialdia (2018).
”Artbanchel 2018”, Madril, In June we trust lanarekin.


Horretaz gain, Bilboko Guggenheim museoko hainbat hezkuntza-programatan irakasle aritzen da 2018az geroztik. Gaur egun, Gasteizko arte garaikideari eskainitako Zas Kultur Espazio independentearen edukiak eta programak kudeatzen laguntzen du, baita Euskadiko eta Nafarroako artista hasi berrien "Inmersiones"urteko kongresuan ere.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK