Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2020 WORLD PRESS PHOTO

Straight Voice © Yasuyoshi Chiba, Japan, Agence France-Presse


2020ko urriaren 16tik azaroaren 15era Ur biltegian
Astelehenetik igandera : 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara

World Press Photo erakusketaren bisita

Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatzeko, sarrera librea da edukiera bete arte; ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbarik egitea, ezta gonbidapenik eskatzea ere.
Erakusketa larunbat eta igandeetan bisitatzeko, gonbidapena izan behar da(doakoa) eta sarreran erakutsi (paperean inprimatuta edo edozeingailu mugikorretan eraman daiteke).

Gonbidapena deskarga dezakezu edo 945 161619 telefonoan eskatu (astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara).
Telefonoaren bidez jasotzen diren datu pertsonalak Entradium aplikazioan sartuko dira.
Gogoratu:
  • Gonbidapenak aukeratutako egunerako eta ordu-tarterako baino ez du balio.
  • Ordu-tartea amaitu ondoren, erakusketa-aretotik irten beharko duzu modu ordenatuan, eraikineko seinaleei eta aretoko langileen argibideei jarraituz.
  • Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea eta eskuak desinfektatzea. Gel hidroalkoholikoa duzu eskura eraikinaren sarreran.
  • Errespetatu gainerako pertsonekiko metro eta erdiko distantzia soziala.
  • COVID-19arekin lotuta egon daitekeen sintomatologiaren bat baduzu (eztula, sukarra,arnasa hartzeko zailtasunak, etab.), ezingo zara ekitaldira joan.

Gainera:
  • Ez ukitu erakutsitako obra.
  • Deskonektatu mugikorra eta hitz egin ahopeka.
  • Haurrek pertsona heldu batekin egon behar dute.
  • Debekatuta dago jatea, edatea eta animaliak sartzea gida-txakurrak izan ezik.
  • Argazkiak egin ditzakezu edo bideoak grabatu, norberaren erabilerarako,flashik edo tripoderik erabili gabe, baldin eta artistak baimena eman badu. Obra guztiek jabetza intelektualaren eskubideak dituzte. Zalantzarik izanez gero, galdetu aretoko langileei.





World Press Photo prentsa-argazkilaritzaren lehiaketarik ospetsu eta garrantzitsuena da munduan. Amsterdamen jaio zen 1955ean. Erakunde independentea da, eta helburu du kalitatezko prentsa-argazkilaritzaren bidez mundua ulertzen laguntzea. Prentsa-argazkilaritzarekin zerikusia duten jarduera hezigarri eta profesional ugari antolatzen ditu, eta urteko erakusketa izaten da horien artean gailena.

Argazki irabazleen erakusketa Amsterdamen hasiko da, eta urtean zehar munduko 100 hiri eta 45 herrialdetan izango da ikusgai. Guztira, 4 milioi pertsonak baino gehiagok ikusiko dute.

Aurtengo argazki irabazleak nazioarteko 4.282 argazkilarik egineta lehiaketara aurkeztutako 73.996 argazkien artean hautatu dira.

Ohi denez, bilduma 8 kategoriatan banatzen da, besteak beste,Gaurko gaiak, Albisteak, Epe Luzeko Proiektuak, Natura, Kirolak eta Erretratuak. World Press Photo 2020an hiru argumentu-ildo nagusi ikusten dira: herritarren protesta orokortuak, gazteak protagonista direla (Irak, Sudan, Hong Kong, Txile, Aljeria), eta natura, istorio harrigarriekin, esate baterako, gaur egun hain ospetsua den pangolinarena. Gai sozialak ere azaltzen dira erreportajeetan ,adibidez: zaharren bakardadea, Irakeko eremuetan atxikitako estatu islamikoko borrokalarien emakume eta seme-alabak, abortua Bielorrusian, maien ixil komunitatearen sufrimendua edo eta Korana osorik buruz ikasten duten ikasleak.

WPPren edizio honetan, ikus daiteke ez dagoela gatazka belikoetan lortutako gordintasun handiko irudi zuzenen erreportajerik , eta bai,ordea, erretratu eta lan pertsonal eta intimista ugari. Aukeratutako 44 argazkilarietatik hiru espainiarrak dira: Ramon Espinosa (Dorian urakanari buruzko irudia),; Antonio Pizarro (katamotz iberiarrari buruzko irudia) eta Ricardo Garcia Vilanova (Irakeko protesta baten ostean konorterik gabe zegoen gizon baten argazkia).

Kazetaritza grafiko dokumentalaren indarrez beteak. Epaimahaikideek irudi esanguratsuak, paregabeak eta gogoangarriak bilatzen dituzte. Oraingoan, urteko argazki onenaren World Press Photo Saria Yasuyoshi Chiba japoniarrarentzat izan da, Straight Voice ("ahots irmoa" edo "ahots konbentzitua").Agence France-Presse albiste agentziak argitaratua. Gazte batek,telefono mugikorrek argituta, poesia errezitatzen du, bitartean, manifestariak kontsignak kantatzen gobernu zibila eskatzeko,itzalaldi batean, Khartum-en (Sudan), 2019ko ekainaren 19an. Urtehartako apirilean estatu kolpe batek Omar Hasan al Bashir boteretik kendu eta junta militar batek hartu zuen boterea.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK