Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak


GAZTEFILM FEST 2020. Gazte eta umeentzako zinema jaialdia Montehermoson

Gaztefilm Fest haur eta gazteentzako zinema jaialdiak munduko txoko guztietako ikus-entzunezko lan garaikideak eskainiko ditu azaroaren 20tik 29ra.

Gaztefilm Fest haur eta gazteentzako zinema jaialdiak munduko txoko guztietako ikus-entzunezko lanak eskainiko ditu azaroaren 20tik 29ra bitartean.Publiko gazteenari zuzendutako 20 jarduera baino gehiago programatuko dira, zirkuitu komertzialetan erakusten ez diren filmekin. Elkartasuna, Giza Eskubideak eta herrien arteko enpatia bezalako gaiak jorratzen dira.

Jaialdia bi asteburutan garatuko da. Azaroaren 20, 21 eta 22an haurrentzako proiekzioak (12 urte arteko haurrei zuzendua) eta azaroaren 27, 28 eta 29an gazteentzako proiekzioak. Programazioak sail ofiziala eta erakustaldia ditu, eta bertan, gaurkotasun handiko eta hainbat jaialditan ibilbide arrakastatsua izan duten filmak eskainiko dira.

Vital Fundazioan, Zabalgana Kultur Zentroan, Montehermoso Kulturunean, La Monstrenkan, Taberna Satelitean eta Samako "el Cinecito" n (Arabako Ikus-entzunezkoen Elkartea) egingo dira proiekzioak.

Egungo osasun egoeraren aurrean, GAZTEFILM Fest-ek edukiera murriztuko du, dagozkion osasun neurriak mantenduko ditu eta sarrerak internet bidez erosteko aukera emango du.



© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK