Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Viphoto Fest 20. Ozeano bat, bene-benetan hotza. Helena Goñi

Viphoto Fest 19ko  proiektu irabazlea EAE-ko artista  egoiliarren kategorian. Ekoizpena Montehermoso kulturuneko Jovellanos aretoan. .

Viphoto

Helena Goñiren Ozeano bat, bene-benetan hotza erakusketak artista berak 2017an Kanadara egindako bidaia batean jasotako materialetan oinarritutako bideo eta argazkiak biltzen ditu. Erakusketak biltzendituen lanek harremanetan jartzen gaituzte pertsonaia-, egoera- eta istorio-sorta jakin batzuekin, zeinek eramaten baikaituzte ez-lekubatera, imajinario oniriko eta, batzuetan, baita zentzugabe batekin. Eramaten gaituzte, baita, atmosfera nolabait denboratik kanpokobatera, non denboraren joana bestelako arau batzuei egiten baitie men. Atmosfera hori bereziki agertzen da piezetako batean, bideo batean: mugitzen ari den tren baten irudiak ematen dituelarik, ez da bideoan apenas aldaketarik sumatzen, bakarrik zeruaren kolorea, eta tren-bidaia horretan bizitako zenbait une islatzen dituzten irudiak,agertu eta desagertzen direnak.


Helena Goñi Kanadako mendebaldeko kostaldean bizi izan zen haurtzaroan.2017an alderik alde zeharkatu zuen herrialdea bi hilabetetan,ekialdeko kostatik hasita, asmoa zuela berriz aurkitzea ia erabatezezagun izanagatik, haurtzaroko oroitzapen ia-oia guztiak hartzen dizkion leku bat.
Arte graduatua UPV/EHUn. Argazkilaritza masterra Central Saint Martinsen (2015eko ekainean).
Sariak: Basque Artist Grant del Solomon R. (Guggenheim Museoa, 2018),Ertibil (2020, 2018 eta 2016)eta Getxoarte (2016).Bere lana bakarka erakutsi da The Storefront Project (NY-en), Aldama Fabre Gallery edo Rekalde Aretoan eta, kolektiboki, Europako hainbat herrialdetan.
Ordutegia eta tokia

Erakusketa irekitzea:  azaroaren 20an, ostiralean, 19:00etan

2020ko azaroaren 20tik 2021eko urtarrilaren 17ra

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00


Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoa. Sarrera doan
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK