Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak

Palestina. Agora artistikoa

2020ko abenduaren 11tik 2021eko urtarrilaren 17ra. 

Montehermoso Kulturuneko lehen solairuan

Asteartetik larunbatera: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00
Palestina. Agora artistikoa izeneko erakusketak, Palestinako Giza Eskubideen urraketaren eta Covid 19aren mundu mailako pandemiaren esparruan, bizirauteko eta erresistentzia pertsonalerako eta kolektiborako tresna gisa baliatzen du artea. Bizipen pertsonal batetik abiatzen da, eta bizipen hori askoz ere zabalagoa da, oso testuinguru desberdinetan bizi eta sormen-lana aurrera daramaten baina elkarrizketa horretan dauden artisten arteko interakzioaren bidez. Barne-mundutik kanporako joan-etorri etengabe hori eta beste esaldi bat iradokitzen duen esaldi hori dira proiektu honek eragin eta dokumentatu nahi duen sormen-prozesua.
Palestinako eta Euskal Herriko artistek partekatutako erakusketa da, eta praktika artistikoaren inguruan antolatuta dago, erresistentziarako tresna gisa.

Zirkulatzeko espazio bakar gisa pentsatutako sei gune bereiziren bidez, zenbait adierazpen artistikok -ikus-entzunezkoak, margolaritza eta bertsolaritza, bideo-dantza,marrazketa eta bideo- eta argazki-instalazioa, musika eta eskultura- elkarrekin hitz egiten dute unibertso bakarra osatzeko. 

Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzua
Kolaboratzailea: Montehermoso Kulturunea
Koordinazioa: Zuriñe Lopez de Sabando - ikuz-entzunezko sortzailea- eta Mundu bat GGKE   

Bisita gidatuak

Eskatu behar dira palestinaagoraartistica@gmail.com helbidean

Abenduak 26 eta urtarrilak 2, larunbata, 11:00etan
Urtarrilak 8 eta 15, ostirala, 18:00etan


Jarduera osagarriak
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK