2021eko urtarrilaren 14an, 19:00etan. Sarrera librea lekua bete arte
2018ko apirilean, Enrique Flores ilustratzaileak Jerusalemera bidaiatu zuen, bere marrazkien bidez hiri zaharreko hainbat alderdi islatzeko.Bertan egindako ilustrazioen aukeraketa bat argitaratu zuen Mundubatek gida batean,Natalia Quiroga kazetariaren testuekin batera,hiriaren izaera palestinarra nabarmentzen zutenak. Argitalpen hori turismoarekin lotutako pertsonen artean banatu zen, hiri horren konplexutasun sozial eta politikoaz kontzientziatzeko.
Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2020ko deialdian hautatu zen proiektuaren barruan kokatuta dago jarduera hau. Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzua Kolaboratzailea: Montehermoso Kulturunea
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu. EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK