Hainbat herrialdetako arte eszenikoetan, zirkuetan eta clownetan aritzen diren artistek ametsak partekatzen dituzte "Pallasos en Rebeldia" izeneko proiektuan; barrearen eta artearen bidez adierazten den espazioa nazioarteko elkartasunerako eta herrien arteko anaitasunerako.
Kolektibo honen kideek bertatik bertara kontatuko dizkigute euren Festiclown ibiltariarekin azken urteetan auzo palestinarretan izandako bizipenak. Palestinako populazio zigortuaren belaunaldi berriei itxaropena eta ilusioa banatzen saiatzen diren zirku-ikuskizunak. Oraingoan, luxuzko pailazo baten irribarrea gehituko zaio espedizioari, Pepe Viyuela komikoarena; bere ikuskizunak Palestina. Agora artistikoa proiektuaren jarduera paraleloen zikloa itxiko du.
Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzua
Kolaboratzailea: Montehermoso Kulturunea
Gonbidapenak (Agortuta)Ekitaldira sartzeko doako gonbidapena eduki beharko da.- Montehermoson bertan jasoko dira,10:00etatik 20:00etara, urtarrilaren 7tik aurrera.
- Gonbidapenak ez diraerreserbatuko telefonoz edo posta elektronikoz.
- Pertsona bakoitzak gehienez 2 gonbidapen jaso ahal izango ditu.
- Izena eta telefono-zenbaki bat eskatuko dira.
Aretora sartzeko ateak 17:45ean irekiko dira