Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


Espacio de aproximación. Miguel Alejos

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.


2021eko otsailaren 5etik martxoaren 7ra arte. Jovellanos aretoan

Otsailaren 5ean, 19:00etan, erakusketaren irekiera  sormen prozesuaren azalpena artistaren eskutik

Komisaritza: Cristina Arrázola-Oñate

"Hurbilketa-glosarioa" terminoa irakurtzen duterakusketa baten liburuxkan. Termino interesgarria gertatzen da,eskuartean duzun "horretarantz" —liburuxka bat— tartebat uzten duelako, erabaki gabeko espazio bat, burutu beharrikgabekoa, eta aldi berean, oso zehatza.Aproximación a la pintura española(Manuel Bartolomé Cossío, 1985) liburuan zehaztenda terminoa. Espainiako pintura bakarrik. Baina horrek barrokoairitsi arte izan zuen garrantzia eskasa azaltzeko, Cossíok luze etazabal idatzi behar du pintura italiar eta flandestarraz. Hortaz, jadaez da Espainiako pintura bakarrik, beste batzuk ere badira.Hemen, "hurbilketa-espazioa" modu lausoagoanulertzen da. Oraindik guztiz ezagutzen ez den, bitxia gertatzen denzerbaiterantz hurbiltzea. Presente dagoen zerbait, aldika lore bat,lanpara bat, iluntasun distiratsu bat... dena, espazio berean batzeaksor ditzakeen erlazioen pean ordura arte ezezaguna zen indarizugarriz agertzen den zerbaiten forma bitxiak.

Miguel Alejos


Biografia

Arte Ederretako gradua Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.
Egonaldi artistikoak: Gas Natural Fenosa arte garaikideko museoa (2018), Huarte Zentroa (2019) eta BilbaoArte fundazioa (2021), baita Centre d’Investigacions Col·laboratives (IVAM, Valentzia) ere (2020).
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK