Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ikastaro, mintegi eta hitzaldiak


Futbola eta Literatura

Maiatzaren 20an, 19:00etan 
Bidaia euskal literaturan eta futbolean. Mari Mar Boillos
Literatura eta futbola Ramiro Pinillaren eleberrian. Jon Kortazar

Futbola eta literatura errealitate antagoniko gisa aurkeztu izan dira tradizionalki. Hala ere, nazioartean ospe handia duten genero ezberdinetako autoreek paper esanguratsua aitortu diote futbolaren munduari beren lanetan. Euskal literaturan ere hala izan al da? Futbolak presentzia izan du euskarazko testu literarioetan? Hitzaldi honek galdera horiei erantzuna ematea bilatzen du, hiru ardatzetatik begiratuta: ikerketatik, didaktikatik eta sorkuntzatik.



Mari Mar Boillos Pereira, Filologia Hispanikoan lizentziaduna EHUn, Hizkuntzalaritza Aplikatuan (Antonio de Nebrija Unibertsitatean) eta Irakasleen Prestakuntzan (Deustuko Unibertsitatea) Masterrak eta Hezkuntza Berrikuntzan eta Bizitza osoko ikaskuntzan Nazioarteko Doktorea (Deustuko Unibertsitatea - 2016). EHUko irakaslea eta ikertzailea.


Jon Kortazar Uriarte, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Literaturako katedraduna. Komunikabideetako artikulugile eta kolaboratzailea da, atzerriko hainbat unibertsitatetan  hizlari eta irakasle izateaz gain. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da.LAIDA, Literatura eta Identitatea ikerketa taldea zuzentzen du, zeianaren emaitza den, besteak beste, Egungo Euskal Literaturaren Historia zortzi liburukiko argitalpena.

metamorfosis
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK