Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ikastaro, mintegi eta hitzaldiak


Polizia-eleberria Euskal Herrian

Ekainaren 17an, 19:00etan 
Euskal polizia-eleberria haren  azalen bidez. Josean Morlesín eta Manu López


Euskal eleberri polizialaren ezaugarrien eta horrek azaletan izan duen islaren azterketa dinamikoa eta ikus-entzunezkoa egingo da. Besteak beste, Jose Antonio Loidi, Gotzon Garate, Itxaro Borda, Jon Arretxe eta Dolores Redondoren lanak aztertuko dira. 





José Antonio Morlesín Mellado
, Marrazketa Saileko irakaslea Arte Ederren Fakultatean (UPV/EHU). Bere ikerlanak Euskal Herriko liburuen azalen diseinuan oinarritzen dira. Ilustrazioak, komikiak eta argitalpenak egin ditu hainbat erakunderentzat.


Manu López Gaseni
, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakasle titularra da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (UPV/EHU). Ikertzailea izateaz gain, haur eta gazte literaturako lanen egilea eta itzultzailea da.

metamorfosis
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK