Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Proiektu Artistikoak 2020


IMPOSSIBLE TRANSLATIONS. Alberto Lomas

Partehartzailea: Amaia Vicente
Inaugurazioa: martxoaren 12an, 19:00etan

EZINEZKO TRANSLAZIOAK

Zer garaitan bizi gara? Zer espaziotan? Zer errealitate sozioekonomikotan gabiltza zu eta ni, eta alboan dugun hori? Zer koordenatu politikotan? Zer unibertso kulturaletan?Azaltzen jakingo genukeela uste izanda ere, elkarri kontatzerik izango ote genuke? Eta zer zati ulertuko genuke eta zer zati geratuko litzateke gure kulturaren, gure hizkuntzaren, gure esperientziaren, gure gaitasunaren, gure ezagutzaren tolesduren artean kateatuta?

Translazioek mugimendua dakarte. Ohikoenetakoa den adieretako batean, translazioak ezer aldatu gabe mugitzea esan nahi du, ez itxurarik, ez neurririk, ezta ekintzan esku hartutako elementuen ezaugarririk ere. Translazioa mugitze hutsa litzateke. Baina lurralde horretan ere ez da translazioa ageriko kontu bat. Zerbait mugitzen denean simetriak sortzen dira eta hor, objektuaren eremua zabaldu egiten da, zaildu. Eta burura Lurrak Eguzkiaren inguruan biraraztea eragiten duen translazio ezagun eta ondo ezagun hori etortzen bazaigu, are gehiago murgilduko gara mugimenduaren ezintasunean eta aldaezintasunean.

Baina translazioak beste hizkuntza batera itzultzea ere esan nahi du, bestea ulertu nahi izatearen antzeko zerbait, alboan bizi arren gure perimetrotik kanpo dagoen hura, beste testuinguru, kultura, errealitate batean ikasi duen hura. Translazioetarako, zehaztapen handiagoko edo txikiagoko hiztegiak daude, ezinezko translaziorako, beste tresna batzuk bilatu behar dira. Izan ere, hizkuntzak askotarikoak dira, gizakiak bezainbat, ez baitira beti hitz idatziak erabiltzen, ezta ahoskatutako hitzak ere. Batzuetan mugaz, desberdintasunez, alde ekonomikoez, bizipen pertsonez eginda daude.

Pentsa liteke teknikak eta teknologiak eskaintzen dizkiguten tresna berriek leunduko lituzketela ia araurik ezagutzen ez dugun hizkuntza horietako ertzak, edo gutxienez lurralde komun batera eramango gintuzketela. Baina bereizgabeko bidaiek batetik bestera mugitzen gaituzte, eta unibertso birtualetako sartu-atera horiek dagoeneko menderatu ezin ditugun algoritmoen gainean garamatzate. Horregatik da ezinezkoa saiakera hau, horregatik da ezinbestekoa saiakera hau.

Ezinezko translazio hauen barruan, gainera, VALA kolektiboaren proiektua dago, Amaia Vicente eta Alberto Lomasek berak osatutako kolektiboa. Instalazioaren izenburuak honako hau dio: “You are welcome”. Berriz ere, kodetutako mezua, ikusleari hitzez egindako alanbre-hesiak inguruan dituen alfonbra gorrian pasatzeko gonbidapena egiten zaiola, hamarka etorkin harrera-mezuak esanez entzuten dituen bitartean, hizkuntza ugaritan eta intentsitate ugaritan, xuxurlatzetik oihuka aritzera.

Edo agian “You’re welcome” horrek beste esanahi batera garamatza, ikuslea izaki aske bihurtzen duen esanahira, ez eskatu, ez eskertu behar ez duena, belarriak zabalik eta arreta jarri besterik egin behar ez duena? Berriz ere beste ezinezko translazio bat.

Blanca Oria

2021eko martxoaren 12tik maiatzaren 9ra, Ur Biltegian

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK