Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Proiektu Artistikoak 2020


SI CAE CABALLO, CAE IMAGEN. Zuhar Iruretagoiena

Si cae Caballo cae Imagen proiektuak Western generora hurbiltzeko ariketa planteatzen du. Horrelako filmetan emakumeei, zaldiei eta paisaiari ematen zaien tratamendua zalantzan jartzea du ardatz. Zehazki, animaliak, paisaia eta emakumeak makurtu eta menderatu beharreko objektu gisa nola irudikatzen diren esperimentatzea eta aztertzea.


Gure imajinario kolektiboa eraikitzen duten elementu irudikatzaile horien aurrean jarrera hartzea proposatzen du;  praktikatik eta arte plastikoen berezko esperimentazio-esparru batetik abiatuta ikuspuntu hori aldaraztea eta, horrenbestez,  objektu-estatus horretatik askatzea emakumearen, zaldiaren eta paisaiaren irudikapena.


Gauzen irudia proiektatzea baino gehiago egin nahia bera, gauza bere horretan izan nahia jorratzen du proiektuak bideo, eskultura eta argazkigintza diziplinen bidez. Hori dela eta, emaitzak interpretaziorako bide ematen du, non zentzu propioko eraikuntza-katea gisa ezartzen saiatzen diren talde edo sistemak proposatzen diren.

2021eko apirilaren 23tik ekainaren 20ra, Lehen solairuan

Erakusketaren irekiera: apirilaren 23an, 19:00etan


Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK