Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketa: Gasteizko kaleak


2021eko maiatzaren 21etik ekainaren 20ra

Asteartetik larunbatera:
11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igandeetan eta jaiegunetan:
11:00 - 14:00
Gasteizko kaleak


Venancio del Valen lanetan ezagunena eta erabiliena da.
Bere jatorria 1937an Norte egunkarian hasitako artikulu sorta bat da, eta horiek izan ziren, aldi berean, 1944ko abuztuan bere lehen liburuaren oinarri. Bertan, 119 kale eta plaza biltzen dira.


1959-1960 urteen artean, Pensamiento Alavés egunkarian kale berriei buruz argitaratutako hainbat erreportajerekin osatu zuen lana


1979an bigarren liburu bat argitaratu zuen, garai hartan hirian zeuden 470 kale eta plazak biltzen dituena.


Gasteizko hainbat kaletako argazki-multzo hau 42 urteren ondoren, interesa eta balioa izaten jarraitzen duen erreferentziazko lan horri egindako omenaldia da Gasteizko hainbat kaletako argazki-multzo hau.




Venancio Ramón del Val de Sosa



Vitoria-Gasteiz 1911-2004


Hedegile kalean jaioa, 18 urte zituenetik kazetaritzan aritu zen. Heraldo Alavés, Euskadi, La Libertad, Norte, Pensamiento Alavés, Hoja del Lunes eta El Correo egunkarietan kolaboratzailea izan zen.Tokiko gaietan espezializatua, 8.000 prentsa-artikulu baino gehiago, 70 hitzaldi, hainbat abestien letrak eta liburu ugari idatzi ditu, horien artean, Calles Vitorianas.


Literatura eta musika talde askotako kide izan zen, eta hiriko kultur ekitaldi askotan parte hartu zuen. 1978ko San Prudentzio jaietako eta 1979ko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria izan zen.


Gasteizko Udaleko funtzionarioa izan zen 1941 eta 1979 artean, Diruzaintza arloan eta Alondigan lan egin zuen eta Kulturako Bulegoko buru zela erretiratu zen.
Sari ugari jaso zituen. 1994an bere izena hiriko plaza bati eman zitzaion eta 2003an Gasteizko seme kutun izendatu zuten.


Argazki multzo honen bidez, hiriaren kronista emankor honen biografian zehar ibilbide bat egitea planteatzen dugu. Izan ere, 2003an Venancio del Valek bere funts pertsonala eman zion "Pilar Aróstegui" udal Artxiboari, 75 urteko lanaren emaitza.

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko "Pilar Aróstegui" Udal Artxiboa.

Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK