Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Belceblues

2021eko irailaren 4an, 19:00etan Falerina Lorategian
Beraien izenak esaten duen bezala, hirukote honek Deabruarekin paktua sinatu du zuzenekoetan ikusleak aho zabalik lagatzeko. Soinu indartsuan oinarrituz blues klasiko eta modernoa nahasten dute. Euskarazko eta ingelesezko letrak tartekatzen dituzte sormen handiko gitarra doinuekin eta tronpeta harrigarri batekin. 

Estatuko blues eta jazz jaialdi garrantzitsuenetan jotzeaz gain, Estatu Batuetako “Road to Memphis” munduko blues txapelketan parte hartu dute. Ikusleak bluesaren sustraietara gerturatzeko saio didaktikoak ere egiten dituzte. 

Bi disko eta dokumental bat kaleratu dituzte dagoeneko, eta indar berrituta datoz laukote formatuan.
ANTOLATZAILEAK: Montehermoso Kulturunea eta Oihaneder Euskararen Etxea
Gonbidapenak:
  • Entradium plataformaren bitartez.
  • Telefonoz,  945 161830 deituz, 10:00etatik 20:00etara astelehenetik – ostiralera (jaiegunetanizan ezik). Telefonoaren bidez jasotzen diren datu personalak Entradium plataforman ere sartuko dira.


Voodoo Charms, The Binilo´seta Resaca Jackson taldeen kontzertuetarako gonbidapenak ekainaren 3tik aurrera jarriko dira eskuragarri,goizeko 10:00etan.

Serious Business,Belceblues eta Neona taldeen kontzertuetarako gonbidapenak abuztuaren 3tik aurrera jarriko dira eskuragarri,goizeko 10:00etan.


Lagun bakoitzak, gehienez, 4 gonbidapen eskuratu ditzake.
12 urtetik beherako haurrak etagaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira; aulki bat bete ezarren, gonbidapena eskuratzea ezinbestekoa da.
Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.



Gogoan izan
  • Jarduera hau maiatzaren7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea,segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan. 

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK