Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ibilbideak


INÉS MEDINA


"Desberdintasunareneta genero-indarkeriaren gaineko ikerketa-prozesu psikoanalitiko plastikoa. Bereizpena. Nortasuna berreraikitzea" . Inés Medina

Aukera berritzaile aparta duzu erakusketa hau, ikusle, arteak metodologia psikoanalitiko plastiko sakon batetik abiatuta ezagutza-bide gisa duen balioa ezagutu eta ulertzeko. Hortik abiatuta, gai benetan premiazko bat (alegia, gure munduan desoreka sozialari eta genero-indarkeriari eusten laguntzen dieten egiturak) esperimentatu, sentitu eta aztertzen dira bertan.

Erakusketako lau serieetako bakoitzean –zeinek metodologia psikoanalitiko plastikoaren bidezko ikerlana osatzen baitute– berariaz jorratzen diren gaiek norbanaka zein sozialki aplikatu beharreko konponbide eta laguntza-ildo berritzaileak azaleratzen dira. Kontuan hartu beharko lituzkete, ondo kontuan hartu ere, desoreka sozial eta genero-indarkeria horiek gure gizarteari eragiten dizkien ondorio larriak arintzeko lanean konprometitu diren pertsona eta erakundeek.

Egunotan Ur-biltegira hurbiltzen direnek metodologia horren bidez eginiko ikerlan-prozesua ezagutzeko aukera izango dute, Inés Medinak 2007tik 2021era bitartean konpromiso sakonez eta erabateko ausardiaz –xede harturik bere burua eta generoaren problematika egiaz ezagutzea– sortu duen obra artistikoaren sorta zabal baten bitartez. 

Lehen aldiz erakutsiko du Inés Medinak Montehermoson bere “Desberdintasunaren eta genero-indarkeriaren gaineko ikerketa-prozesu psikoanalitiko plastikoa” banakako erakusketa batean; bere ibilbidean (1978an hasi, eta 2021eraino) hiru multzo handitan egituratuta egin dituen eta bere ikerlan sakona 22 serietatik 4 azkenak erakutsiko ditu. Hauexek dira multzo horiek: Ikerketa formal plastikoa, Ikerketa teknologikoa eta Ikerketa psikoanalitiko plastikoa. 

2021eko uztailaren 2tik irailaren 5era, Ur Biltegian

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK