Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Proiektu Artistikoak 2020



Inaugurazioa uztailaren 8an, 19:00etan
Formaltasuna bukatzen den eta politikoki zuzenaren mozalak desagertzen diren lekua da umorea. Zirikatzeko artearen bitartez kausa bati buruzko gogoeta eragin nahi du. Askotan demokraziarekin lotzen dugu umorea, gure iritziak askatasunez adierazteko eta inguratzen gaituzten testuinguruak zalantzan jartzeko markoa baita. Umore adimentsua bada, haren lotsagabekeriak boterearen bihotzean jotzea ahalbidetzen digu, beldurtuz eta aurre eginez. 

Knörrek memeak baliatzen ditu inguratzen duen munduaz dituen iritzi satirikoak formalizatzeko. Komentario garratzak dira, eta bitarteko lotsagabeak erabiltzen ditu aurkezteko, askotan merchandising-aren formatu iragankorrekin arte ederrekin baino zerikusi handiagoa dutenak. Horrek denak esperientzia ezeroso, ludiko eta subliminala sortzen du, baino ez sakontasun edo kritika gutxiagokoa hala ere. Esperientzia honetan, guztiok gara ongietorriak geure iritziak ematera eta bizi dugun une konplexuaren kritika garrantzitsu eta beharrezkoan parte hartzera.

Gonzalo Herrero Delicadoren testuaren zatia: Arte oro umorea da

2021eko uztailaren 8tik irailaren 12ra, Lehen solairuan

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK