Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak


GAZTEFILM FEST 2021. Gazte eta umeentzako zinema jaialdia

Gaztefilm Fest, Zinhezbak eta Kalakalabek antolatzen duten haur eta gazteentzako Gasteizko zine jaialdiak bere bostgarren edizioa ospatuko du, publiko gazteenari zuzendutako programazio anitz eta suspergarriarekin. Azaroaren 19tik 28ra bitartean, 100 ekoizpen baino gehiago eskainiko dira munduko hainbat lekutan, identitatea, kidetasuna, adiskidetasuna, aktibismo feminista, gazteen abortua edo zoriontasunaren kontzeptua bezalako gai interesgak jorratuz.

Jaialdia bi asteburutan egingo da eta Montehermoso Kulturuneko proiekzioak bigarren asteburuan izango dira, azaroaren 26tik 28ra.

HAUR SAILA:azaroak 19, 20 eta 21
GAZTE SAILA: azaroak 26, 27 eta 28

Proiekzioak hiriko hainbat auzotara iritsiko dira: Vital Fundazioa Kulturunea, Artium, Zabalgana Gizarte Etxea, Montehermoso, Baratza Aretoa, Sama eta Satelite taberna.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK