Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak


Gabonetan jai
Montehermoso Kulturuneak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatutako egitaraua


OLTXIAK
Ortuño aretoa. Urtarrilak 2, 3 eta 5 (igandea, astelehena eta asteazkena). 12:00

Publiko guztientzat / Toby Genkel eta Jens Møller / 2021 / Alemania / 85’ / Euskaraz
Oltxiak etxe berri batenbila dabiltza, ez baitira ongi etorriak sentitzen inon. Kiratsa darie etagizaki gehienek ez dituzte maite. Familiako Firebottom herensugearen laguntzaz,Smellivilleko zabortegian lurreratzen direnean, Oltxiak etxean bezala sentitukodira eta hau izango da geratzeko leku aproposa. 
  • Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira:- BIBE plataformaren bidez.- Telefonoz eskatuta / 945 161830 / astelehenetik ostiralera, de 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta). Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu. Epea: Abenduaren 13a, 10:00etatik aurrera.
  • Edukiera mugatua.
  • 12 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin batera etorri beharko dira.
  • Pertsona orok beharko du gonbidapena, bere adina edozein delarik.





KORRI, KURU, KORRI! 
Ur-biltegia. Urtarrilak 4, asteartea. 11:00 / 12:30

4-9 urte / Pantzart / 2021 / Euskal Herria / 50’ / Euskaraz
Bazen behin jirafa bat Mediterraneo osoa zeharkatu zuena Etiopiatik Parisera 1827an egin zuen bidaian, abenturaz beteriko bidaia. Orain, Kuruk ere bidaia bera egin du, eta ospitale batean bere onera etorri da, non neska gazte batekin topo egiten duen, patua dela eta, jirafaz mozorrotuta doana…Korri, kuru,korri! Patxi Zubizarretaren izen bereko obran oinarritua da. Zubizarretak 2019ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria lortu zuen liburuan, Europara iristen den mutiko afrikar baten istorioa kontatzen da. Pantzart taldeak eginiko ikuskizuna Montehermoso Kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxean estreinatuko da lehen aldiz Gasteizen.
  • Gonbidapenak eskuratzeko bi bide egongo dira:- BIBE plataformaren bidez.- Telefonoz eskatuta / 945 161830 / astelehenetik ostiralera, de 10:00etatik 20:00etara (jaiegunak kenduta). Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen eskatu ahalko ditu. Epea: Abenduaren 13a, 10:00etatik aurrera.
  • Edukiera mugatua.
  • 12 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin bateraetorri beharko dira.
  • Pertsona orok beharko du gonbidapena, bere adina edozeindelarik.
  • Erreserba bakoitzean gehienez 2 haur eta 2 helduentzakogonbidapenak hartu ahal izango dira.
  • Haurrak lurrean eseriko dira, haientzat berezikiprestatutako lekuan. 4 urte baino gutxiago dituen haur bat etorriz gero,eserlekuetan eseri beharko da berarekin etorritako helduekin batera.





ITZAL TITERE TAILERRA
Ur-biltegia. Urtarrilak 3 eta 4 (astelehena eta asteartea). 17:30

6-12 urte / Zurrunka Teatro / Eñaut Gorbea / 2021 / EH / 90’ / Euskaraz
Itzalak argia behar du,eta argiak itzala. Agian munduko antzerki mota zaharrena dugu “Itzalantzerkia”. Itzal titere antzerkia haurren sormena eta irudimena lantzeko ezinaproposagoa den aspaldiko teknika dugu. Tailer honetan haurrek beren titereaksortzeaz gain, ohial txuriaren atzean beraien istorioak asmatu eta itzalekinjolasteko aukera paregabea izango dute.
  • Tailerrerakogonbidapenen erreserba inprimaki honen bidez egin beharko da. Bertan, 3an edo 4anetorri nahi den aukeratu ahalko da, baina ezingo dira bi egunak aukeratu, hauda, soilik egun batean etorri ahalko da. Epea: Abenduaren 13a,10:00etatik aurrera.
  • Edukiera mugatua.
  • Eskainitako lekuak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat baino ez dira.
  • Tailerra hasi eta gero, helduak joan ahalko dira eta bukatzen denean bueltatu.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK