Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak

Ura, emakume izena

2021eko abenduaren 10etik 2022ko urtarrilaren 16ra. 

Montehermoso Kulturuneko lehen solairuan

Asteartetik larunbatera: 11:00 -14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2021ko deialdi barruan hautatutako proiektua.
URA, EMAKUME IZENA emakumearen inguruko hausnarketa artistikoen itsaso bat da. Emakumearen inguruan, hain zuzen ere haien ahotsek laguntzen diotelako ur-jauziaren soinuari bizitzarako ezinbestekoa den altxor horren eguneroko "uzta" biltzen dutenean, eta emakumeek nabaritzen dituztelako ur eskasiak eragindako kalteak beren senitartekoen aurpegian eta beren gorputzetan bertan.Gogoeta-itsaso hori arte bihurtutako artisautzarekin ehuntzen da;izan ere, emakumeak beti izan dira ehule, eta gaur egun ere horretan jarraitzen dute, oraingoan ehungintza-industria baten esklabo gisa,zeinak erabiltzeko eta botatzeko modaren biktima bihurtzen baititu,eta itsasora inoiz iritsiko ez den ura gaizki erabiltzen eta xahutzen baitu.

Fast fashion delakoak pertsonei eta ingurumenari eragiten die, industria-ekoizpen horrek pertsonen lan-eskubideak urratzen baititu, eta ura —baliabide urria bezain funtsezkoa— kutsatzen.

Ehungintzan diharduten langileen % 80 baino gehiago emakumeak dira, eta beren haragietan nozitzen dituzte lanaldi luzeak igarriak eta ordainsari kaskarrak. Horretaz gain, emakumeak arduratzen dira beren familiak eta etxeak urez hornitzeaz mundu osoan. Orduak ematen dituzte ura garraiatzen; kilometrotan zehar buru gainean eramaten; askotan, txiki-txikitatik utzi behar izaten dute eskola zeregin horietan eta beste batzuetan aritzeko, eta egoera txarrean dagoen ura kontsumitzeagatik gaixotzen diren haurrak eta senideak zaintzen dituzte.

Praka bakero batzuk egiteko 10.000 litro ur baino gehiago behar dira; kamiseta bat egiteko, 1.500 litro. Ehungintza da munduko bigarren industria kutsatzaileena, petrolio-industriaren ondoren… Baina, aitzitik, 2.200 milioi pertsonak ez dute edateko urik. Benetan behar al dugu gure armairuak gainezka eduki eta beti azken modan egon? 

Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzua
Kolaboratzailea: Montehermoso Kulturunea
Koordinazioa: Nuna Conesa - artista eta artisau ehungilea- eta medicusmundiAraba GGKE   

Bisita gidatuak

Eskatu behar dira alava@medicusmundi.es helbidean.
Egun eta ordu hauetan eskaintzen dira:
  • Abenduak 22 – asteazkena, 19:00etan
  • Abenduak 16 eta urtarrilak 13 – osteguna, 19:00etan
  • Abenduak 11, 18 + urtarrilak 8* – larunbata, 11:00etan
  • Abenduak 12 – igandea, 11:00etan
* Urtarrilaren 8an, larunbata, medicusmundi Araba GGKE-k Uraren bisita gidatua eskainikodu: Gasteizko Erdi Aroko hirigunetik egingo da ibilbide bat,historian zehar hiriak eta urak eraiki duten ondarea ezagutzeko.

Hizkuntza: eskaeraren arabera

Jarduera osagarriak
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK