Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


PARA APROPIAR UN LUGAR. Ane Berganza

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.


2022ko urtarrilaren 13tik otsailaren 13ra arte. Jovellanos aretoan

Urtarrilaren 13an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa artistaren presentziarekin

Komisariotza: Mawatres / LEKUTAN

Gauzari edo gauzei eragiten dien ingurune material batean nire itzala/presentzia/aztarna luzatzeko modu bat aurkitu nahi izan dut. Topatze eta ez-topatze ez osatutako ekintza-sorta horrek objektuak, soinuak, egoerak eta pertsonak zeharkatzea ahalbidetzen dit. Laburbilduz, presentzia lan eta forma gisa.

Garai batean ANE 2013 grabatu nuen zabuarekin topo egitea. Horrek lan-sistema bat sortzeko balio izan zidan, non interesatzen zaidan forma bat aurkitzen dudan, eta hura grabatzea, markatzea edo gauzetara/lekuetara eramatea erabakitzen.

Berez, PARA APROPIAR UN LUGAR nahi duzuna izan daiteke nolabait; izan ere,artefaktu horiek eszenaratzea baliozkotze bat baino ez da, eta horrek ahalbidetzen dit gizartearen aurrean zure neska-laguna izango banintz bezala aurkeztea.

Ane Berganza



Biografia

Ane Berganzak (Bilbo,1999) Arte Gradua ikasi zuen Arte Ederren Fakultatean, eta 2021ean graduatu zen. Uda hartan bertan, Donostian, Tabakalerako Jardun Artistikoentzako Institutuan (JAI) parte hartu zuen. Errioxako XXXVII. Arte Gaztearen Erakustaldian ere aurki dezakegu, "Suelo Griego I,II,III” lanagatik hautatu baitzuten. Bestetik, musikaren munduan ere lan egin du aldizka, modu aktibo edo pasiboan.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK