Proiektu Artistikoak 2021
Inaugurazioa otsailaren 25ean, 19:00etan, artistaren eskutik
Ur-biltegiko esku-hartze artistiko honek uretan bizi diren izakiei buruz 2018an egin nuenerakusketako gaiak berreskuratzen ditu. Izaki haietara itzultzen naiz gurejatorrien bilaketa pertsonal gisa, berriro urpean ibiltzeko, zaratetatik ihesi,ziurtasunik gabeko garai hauen errealitatea argi ikustea eragozten baitute.
Naturara itzuli naiz ikusleari murgiltze-esperientzia bat eskaintzeko eta harekin partekatzeko, espazioaren eta perspektibaren zentzuaz ahazteko eta, horrela, mutatzera gonbidatzeko, bizitza birsortzera eta hidren erresilientzia iraultza baketsu batetik partekatzera.
Anabel Quincoces
Adierazpena
Prozesu artistikoa da nire jario existentziala, eta intuizioa da nire gida, hortik abiatuta gustatzen zait lan egitea, nire mugak eta mugaezarriak gainditzeko asmoz; ura metaforatzat hartuta, batetik bestera nabil, flotatzen, igerian, urpean, nire mundua eta inguratzen nauten munduak esperimentatu eta eraldatzeko ahaleginean.
2022ko otsailaren 24tik apirilaren 24ra, Ur Biltegian
Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00