Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz.
Testuinguru horretan egiten du Montehermoso kulturuneak deialdi hau,
lau sorkuntza artistikoko proiektuak hautatzeko eta beren garapena eta zabalkundea bultzatzeko asmoz. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei batez ere, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.
Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean erakutsi beharko dira, adierazten den epean.
Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6000 euro emango dira. Zuzkidura horren barruan sartuko dira ordainsariak, komisarioaren testuak (halakorik balego), baita proiektua ekoitzi, garraiatu eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak ere.
Proiektuak aurkezteko epea
2022ko maiatzaren 4ra arte izango da. Erantsitako eskabidea bete behar da. Izapideak
online egin daitezke
Vitoria-Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre
Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.