Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Familiak ElkARTzen programak arte garaikidera hurbilduko zaitu zenbait instalazio eta tailerren bitartez eta jolasa ardatz izanik.

2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta heldu batek lagunduta.

2022ko martxotik ekainera, larunbatetan, 12:00etatik 13:00etara.
Jarduera elebiduna. Leku mugatuak. Doakoa.


Ura, lurra, argia
Gizakiok sortzaile petoak gara. Egunero lotura estua sentitzen dugu eguzki-sistemaren indarrekin eta Lurraren aberastasunarekin, zeinaren oinarrizko materia ura baita. Anabel Quincoces artista gasteiztarraren "Hydra"erakusketan inspiratutako tailerra, Montehermoson apirilaren 24ra arte ikusgai.
Martxoaren 19an eta 26an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
(Izen-emateak martxoaren 14tik, astelehena, 10:00etan)

Zerrendaka 
Kolore ezberdinetako zintekin, goitik behera eta alde batetik bestera instalazioak Rivane Neuenschwander artista brasildarraren "I wish your wish" ekarriko digu gogora.
Apirilaren 2an eta 9an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
(Izen-emateak martxoaren 28an, astelehena, 10:00etan)

Tantoak
Yayoi Kusama artistaren “Natura Kosmikoa” instalazioan oinarrituta, hainbat tamainatako tantoekin konposizioak egiten arituko gara.
Maiatzaren 7an eta 14an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
(Izen-emateak maiatzaren 2tik, astelehena, 10:00etan)

Espiritua eta materia
Margoketa eta marrazketaren sorkuntzan, lehenik espiritua azpimarratzen dugu, eta gero forma. Trazu bakoitzak izaera propioa du, eta ezaugarri horien baturak definitzen du emaitza, azken lana. Natalia Suárez artista gasteiztarraren "Diente de leche" erakusketan inspiratutako tailerra, Montehermoson maiatzaren 6tik uztailaren 3ra arte ikusgai.
Maiatzaren 21an eta ekainaren 4an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
(Izen-emateak maiatzaren 16tik, astelehena, 10:00etan)
Inskripziorako oharrak

Tailer edo instalazio bakoitzeko bi saio programatu ditugu. Bi saioetarako izen-ematea lehenengo egunaren aurreko astelehenean irekiko da,10:00etan. Izena emateko unean, data bat aukeratu ahal izango da, edo datarik gabe izena eman. Datarik adierazten ez baduzu, antolakuntzatik taldeak osatuko ditugu eta esleitu zaizun egunaren berri emango dizugu posta elektronikoz. 

Plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda bat sortuko dugu eta, azkenean bertaratu ezin diren pertsonak egonez gero, abisatu egingo dugu; beraz, eskertuko genizueke aldez aurretik jakinaraztea.

Izen-ematea egiterakoan, bi plaza erreserbatu saio bakoitzeko (haurra + pertsona heldu laguntzailea) edo hiru plaza (2 haur + pertsona heldu laguntzailea). Ezin izango dira bi heldu laguntzaile izan.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK