Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


BEHI KORUA. Nora Goyalde

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.



2022ko apirilaren 7tik maiatzaren 8ra arte, Jovellanos aretoan.

Apirilaren 7an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa artistaren eskutik.

Ekitaldia: Akelarre Abesbatzaren kontzertua behi koruarekin erlazioan, apirilaren22an, ostirala, 18:00etan. + info

Komisariotza: Andrea Estankona / LEKUTAN
BEHI KORUA

Tutik ere ez esan.

Txori-banda bat iritsi da igerilekura ur bila. Bueltaka dabiltza, modu ordenatuan, noizbehinka behera jaitsi eta ura edaten dute. Txioka kantari? Plazako txakur taldea zaunkaka dabil, batak besteari erantzunez. Hitz eginez? Objektu zilindriko batzuk erakusketa aretoa hartu dute eta marruka dabiltza era ordenatuan. Behiak? Giza eskuaren beharrik gabe biratzen dute eta koordinatzen dira partitura jarraitzeko. B1, B2, B3 eta horrela B12 arte.

Gizaki talde bateko ahotsak bateratzean sortzen den indar hori ere animali ahots taldeak badu. Barne entzute eta erlazioak sortzen dituen ahots bateratze bat. Plazan entzuten duzun txakur taldea korua al da? Nola koordinatzen dira txori horiek? Zer egin dezake behi koruak?

Mu edo M bateratu batMmmmmmm idazten du Jean-Luc Nancyk Interludio: música muda-n (A la escucha, 2002). Bere hitzek behi korurako balio didate: Mutmut facere: marmarikatu: muzo, mu egin, muesan. Hitzik ez egin: zehazki m edo mumuttiomugio, marru egin, munjamimojami

Soinu paisaia honetan, zein da B13?

Behi korua, 2022, 12behiez osatutako soinu instalazioa, 32min.
Biografia
Nora Goyalde (Donostia, 1998) Arte Gradua ikasi zuen UPV/EHUn eta bertan Increarte masterra egin zuen, 2021ean amaituz . Bere praktika artistikoa piktorikoa izan arren, azken aldian soinu eta ahotsekin dabil lanean. Abesbatzetan esperientzia handia du, hala nola, Donostiako Orfeoian zein Euskal Herriko Gazte abesbatzan ibili da. 2021ean Ertibil erakusketa ibiltarian aukeratua izan zen bere “Zuloberde” lana eta Bilboko AIRE galerian “Trebol” talde erakusketa egin berri du pasa den urtearen amaieran. Donostiako Azpi Kultur Elkarteko kidea da.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK