BEHI KORUA. Ekitaldia-kontzertua
Apirilaren 22an, ostirala, 18:00etan, Nora Goyaldek Akelarre Abesbatzaren kontzertu bat programatu du, behi koruarekin erlazioan. Artistarekin hitz egiteko aukera ere izango dugu, haren proiektua "Behi korua" MH+ UPV/EHU programaren baitan aukeratu baitute.
Doako jarduera, aldez aurretik izena eman gabe. Edukiera mugatua.