Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


ÚLTIMO DÍA EN EL PARQUE. Paula Huarte

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia.
Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean.



2022ko maiatzaren 13tik ekainaren 12ra arte, Jovellanos aretoan.

Maiatzaren 13an, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa artistaren eskutik.

Komisariotza: Andrea Estankona / LEKUTAN
Azken eguna parkean lana egunerokoaren eta arrotzaren arteko aurkakotasunean oinarritzen da. Bertan dauden piezek behatutakoaren aurrean egin daitekeen edozein interpretazio kontuan hartzera gonbidatzen dute ikuslea, behaketa jolas bihur dadin.
Eskulturek eta ilustrazioek multzo bat osatzen dute, ikusizko ibilbide bat proposatzen duen instalazio bat, non piezekin hainbat modutan elkarreragin ahal izango den eta hautatutak oelementuen bidez espazio murgilarazle bat sortzea bilatuko den, piezen, espazioaren eta ikuslearen artean topaketa desberdinak eragingo dituena.
Biografia
Paula Huarte (Aoiz, 1994) Artean graduatua da EHUtik; FNMT-Diruaren eta Zerga-zigiluaren Errege Etxearen Inprimaketa Grafikoko, Ilustrazioko eta Txanpongintza Artistikoko Bitartekoei buruzko masterraren titulua lortu zuen, Madrilen, non grabatuaren ezagutza sakondu eta estanpazio-teknika desberdinekin esperimentatu ahal izan baitzuen. Ondoren, EHUren Zeramika: Artea eta Funtzioa masterra egin zuen, Bilbon. Gaur egun, grabatuaren eta ilustrazioaren bidez lan egiten jarraitzen du, eta zeramika ere integratzen du: batak bestea osatzen du, mezu bera transmititzeko,baina beste bitartekoan agertzen ez diren berezko xehetasunak eta informazioa eskainiz.

Zenbait deialditan hautatu dute, hala nola 2019ko FIG Bilbao paper gaineko arte eta grabatuaren nazioarteko jaialdiko Open Portfolio atalaren VI. edizioan, eta MAZOKA marrazki eta ilustrazio jaialdiaren VI. edizioan, non Bekikasle Laboral Kutxa Mazoka beka lortu baitzuen 2020an.

Bizkaiko Batzar Nagusien bilduman sartu dituzte haren lanetako batzuk, eta gaur egun Bilboko BASE arte-galerian ikus daiteke haren ekoizpena.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK