Proiektu Artistikoak 2021
DIENTE DE LECHE. Natalia Suárez
Inaugurazioa maiatzaren 6an, 20:00etan, artistaren eskutik
Batzuetan ilunetik hasten naiz, gainetik kolore argiak, gero alderantziz; horrek ez nau asetzen, baina geruza horiek, azkenean, pilaketa-puntu batera iristen dira, eta ondorioz oinarri germinal bihurtzen dira. Hor hasten da prozesuaren beste zatia, zeinetan jada dagoena ikusarazi behar dudan; antolatu, garrantzitsuena aukeratu. Eta antolaketa eta aukeraketa horiek lortzeko geruza gehiago metatzen jarraitzen dut, baina geruza horiek modu ezberdinean jokatzen dute. Zuria amaieran iristen da.
Natalia Suárez
Biografia
Natalia Suárez Ortiz de Zárate (Vitoria-Gasteiz, 1994) Bilbon bizi da. Bere obra pinturan oinarritzen da, nahiz eta arte eszenikoak ere arakatzen dituen Tripak konpainiaren kide gisa.
Erakusketa 2022ko maiatzaren 6tik uztailaren 3ra, Lehenengo solairuko aretoan
Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00