Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak egiten dute deialdi hau. Deialdi honen xedea da sorkuntza artistikoko lau proiektu hautatzea da ekoizpen-fase aurreratuan daudenak, 2022-2023an zehar Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan bakarkako erakusketetan aurkeztu ahal izateko.
EHUko Arte Ederren Fakultatearen ikaslea izatea ezinbestekoa da.
Montehermoso Kulturuneak 3.600 euroz hornituko du deialdia hautatzen diren proiektuen egileen artean banatzeko. Ematen den zenbatekoaren barruan honako kontzeptuak sartuko dira:
- Obraren ekoizpenak eta garraioak eragindako gastuak.
- Proiektuaren egilearen bidaiek zein egonaldiek eragindako gastuak, halakorik badago.
- Obra ekoiztearen ondoriozko ordainsariak eta egile eskubideei dagozkienak.
Diru-hornidura horretaz gain, Montehermoso kulturuneak bertako azpiegitura, aholkularitza, baliabide teknikoak eta giza baliabideak jarriko ditu.Eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 10an (barne) amaituko da.Informazio gehiago:
administracion@montehermoso.net