WOMEN TO THE FRONT: VOLUME 1. Stuart MacDonald
2022ko ekainaren 1etik uztailaren 3ra, Lehenego solairuko aretoan.
"RESPECT Jakizu zer den hori niretzat..." Aretha Franklin
Musika-argazkigintzaren munduan aritzean ikasi dudan gauzarik garrantzitsuena jendea errespetuz tratatzea da, nola artista eta ikusleak, hala lokaleko langile eta lankideak ere. Pertsona horietako bakoitza eta guztiak.
Hauxe ere esan zuen Arethak: ""Denok behar eta nahi dugu errespetua, izan gizon edo emakume, zuri edo beltz. Gure oinarrizko giza-eskubidea da". Garai guztietako abeslari onenetako bat izan da Aretha; hara zer zioen berari buruz Mary J. Blige abeslariak: "Aretha da emakumeek abestu nahi izatearen arrazoia".
Ez dut Aretha zuzeneko emanaldiren batean gozatzerik izan, bai erabat ados nago haren aldarrikapenarekin. Zorionez, beste artista femenino ikaragarri batzuen argazkiak egiterik izan dut; horrenbestez, nire eskua lagun, ezagutu ditzagun emakume horietako batzuk, nazioarteko legenda bizi direnak, eta baita tokian tokiko izarrak ere.
Entzun itzazue irudiak, sentitu ezazue haien energia, sua eta indarra.
StuartMacDonald, argazkilaria