Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Familiak ElkARTzen udazkena 2022

Familiak ElkARTzen programak arte garaikidera hurbilduko zaitu zenbait instalazio eta tailerren bitartez eta jolasa ardatz izanik.

2 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta heldu batek lagunduta.

2022ko urritik azarora, larunbatetan, 12:00etatik 13:00etara.
Jarduera elebiduna. Leku mugatuak. Doakoa.


Ezkutuan
Maskara kultur sinboloa da antzina-antzinatik; asko erabiltzen da arte garaikidean, norberaren identitatea fikzio gisa islatzeko. Gillian Wearing (Birmingham, 1963) izango da, ziur asko, egia esploratzeko xedez maskara gehien baliatu duen artista. Haren lana aintzat hartuta, lantegi honetan maskarak sortuko ditugu hainbat material baliatuz, gero haiekin jolastuko gara, eta zaindu egingo ditugu.
Urriaren 1ean eta 8an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
(Izen-emateak irailaren 26tik aurrera, astelehena,10:00etan)

 Lau geruza
Artea egitean pentsatu beharreko azken materialak izan litezke: pertxak, kuboak, zapatak, komuneko papera… Sakir Gökçebag artista turkiarrarentzat, ordea, ezinbestekoak dira. Instalazio honetan, bere “Capas Trans” obran oinarrituta, komuneko papera protagonista izango da, eta gonbidatuko gaitu egunerokoan erabiltzen dugun material hori jolastuz eraldatzera.
Urriaren 22an eta 29an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
(Izen-emateak urriaren 17tik aurrera, astelehena, 10:00etan)

 Oinez
Estibaliz Sádaba artista bilbotarrak emakumeek espazio publikoarekin duten harremana jorratuko du, hura behatu eta haren gainean hausnartu ostean. Lantegi honetan, lehenik eta behin, gure espazio indibidual aaztertuko dugu oinaren arrastoen bidez; ondoren, aztarna horiek beste espazio batzuekin lotuko ditugu “oinez”. Estibaliz Sádaba  artista bilbotarraren "Bizitzeko espazioak" erakusketan inspiratutako tailerra, Montehermoson irailaren23tik azaroaren 20ra arte ikusgai.
Azaroaren 5ean eta 12an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
Izen-emateak urriaren 31etik aurrera, astelehena, 10:00etan.

 Kutxak
Gerlinde Gruber eta Christine Strempelen “Packaging rainbow” artelanean oinarrituz, instalazio honetan gonbidatuko zaituztegu produktuen kartoizko kutxak berrerabiliz alegiazko hiriak eraikitzera, collage bidez konposizio kromatikoak sortzera…
Azaroaren 19an eta 26an, 12:00-13:00. Jarduera elebiduna.
(Izen-emateak azaroaren 14tik aurrera, astelehena,10:00etan)
Inskripziorako oharrak

Tailer edo instalazio bakoitzeko bi saio programatu ditugu. Bi saioetarako izen-ematea lehenengo egunaren aurreko astelehenean irekiko da,10:00etan. Izena emateko unean, data bat aukeratu ahal izango da, edo datarik gabe izena eman. Datarik adierazten ez baduzu, antolakuntzatik taldeak osatuko ditugu eta esleitu zaizun egunaren berri emango dizugu posta elektronikoz. 

Plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda bat sortuko dugu eta, azkenean bertaratu ezin diren pertsonak egonez gero, abisatu egingo dugu; beraz, eskertuko genizueke aldez aurretik jakinaraztea.

Izen-ematea egiterakoan, bi plaza erreserbatu saio bakoitzeko (haurra + pertsona heldu laguntzailea) edo hiru plaza (2 haur + pertsona heldu laguntzailea). Ezin izango dira bi heldu laguntzaile izan.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK