Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Dokumentazio Zentroaren erakusketa zikloa


ERREFERENTZIAK VII: Arteren inguruan

ERREFERENTZIAK VII. Artearen inguruan
 “Erreferentziak” erakusketa zikloak bi helburu ditu: alde batetik, zentroan dauden dokumentu funtsen berri ematea (bibliografikoak, soinuzkoak eta/edo ikus-entzunezkoak); eta bestetik, azken urteetako arte jarduera nagusien bilakaera erakustea.

Horrela bada, “Erreferentziak” gaur egungo arte ekoizpenaren eremu eta eraldaketa desberdinetara hurbilduko da, Dokumentazio Zentroan bildu diren dokumentu funtsen bidez. Hausnarketa eta eztabaida publikoa piztarazteko tresna izan nahi du, eta zentroak gordetzen duen bibliografia funts handia ezagutarazi.

Erakusketan izango diren funts guztiak Dokumentazio Zentroan daude eta bertan kontsultatu daitezke; gainera, haien datu bibliografikoetara online katalogoaren bidez hel daiteke.
2022ko irailaren 7tik urriaren 7ra Mediateka - Dokumentazio Zentroan
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK