Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

INDARKERIA EMAKUMEAK GERRAK. Gervasio Sánchez

Argazkia: Gervasio Sánchez
Irekiera azaroaren 18an, 17:00etan


Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria pairatzen dute planeta osoan, eta desberdinkeria hori areagotu egiten da gatazka armatuetan. Izan ere, gerrek oso egoera zaurgarrian uzten dituzte pobreziari eta baliabide ekonomikoak eskuratzeko aukerei dagokienez. Oinarrizko osasun-zerbitzuak eta ama-haurrentzako arreta-zerbitzuak suntsitu egiten dira, bortxaketa borrokalarien arteko arma eta eraso gisa erabiltzen da; gainera, genero-indarkeria, gizakien salerosketa eta haurren ezkontza areagotu egiten dira gatazketan.

Aldi berean, indarkeriaren ondorioz munduan desplazatutako pertsonen ia erdia emakumeak dira, eta askotan zailtasun handiagoak izaten dituzte egoera horietan, genero-arrazoiengatik.

Gervasio Sánchezen argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute gatazkak ez direla amaitzen gerrak amaitzen direnean. Erakusketak amaitu gabeko istorio horietako 40 islatzen ditu, istorio garrantzitsuak, emakumeek gatazka armatuetan bizi dituzten indarkeria-ereduak kontatzen dituztenak. Istorio horiek agerian uzten dute bakea lortu eta indarkeria amaitu ahal izateko ezinbestekoa dela genero-ikuspegia aplikatzea nazioarteko gatazken konponbideak bilatzean, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde.

Gervasio Sánchez

Kazetaria. Haren lanak Heraldo de Aragón egunkarian argitaratu ohi dira, eta beste komunikabide batzuekin ere lankidetzan aritzen da, hala nola Cadena Ser eta BBC. 2001etik, Albarracíngo Argazkigintza eta Kazetaritza Mintegia zuzentzen du.

Dozena bat argazki-libururen baino gehiagoren egilea da; lehena, El Cerco de Sarajevo, Editorial Complutensek argitaratu zuen, 1994an, eta gainerakoak, Blume argitaletxeak: Vidas Minadas (1997); Kosovo (1999); Niños de la guerra (1999); La Caravana de la muerte (2001); Vidas minadas. Cinco años después (2002); Latidos del Tiempo (2004), Ricardo Calero eskultore eta artista plastikoarekin batera; Sierra Leona. Guerra y paz (2005); Sarajevo 1992-2008 (2009); Desaparecidos (2011); Antología (2012); Mujeres Women / Afganistán (2014), Mónica Bernabé kazetariarekin batera; Vida / Life (2016); Vidas minadas. Diez años después (2007), Violencias Mujeres Guerras (2021), eta beste.

Jaso dituen sari ugarien artean, 2009ko Argazkigintza Sari Nazionala nabarmendu behar da. UNESCOren bakearen aldeko ordezkari berezia da 1998tik, eta, 2011n, Elkartasun Sozialaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia eman zion Espainiako Gobernuak.


Erakusketa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 11ra, Jovellanos aretoan

Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 + 17:00-20:00
Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK