Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Proiekzioa

Yungay 7020

Yungay 7020 Montehermoso Kulturunera itzuliko da Goya sarietarako hautagai gisa.

Azaroak 25, ostirala, Raquel Calvo eta Elena Molinaren filma ikusgai.

Datorren ostiralean, Yungay 7020 film labur dokumentala Montehermoso Kulturunean proiektatuko da, Goya Sarietan aurre-hautatua izan dela ospatzeko. Saioa 17:00etan izango da, Ortuño aretoan. Bertan, Aitor Pérez Amozarrain, soinu diseinatzailea, eta Raquel Calvo Larralde, ekoizle eta zuzendarikidea publikoarekin arituko dira solasean.

Dokumentalaren aurrekariak 2019an ditugu, Montehermosoko Yungay 1970, hondamendi saiestezina erakusketan, zeina Juan Arrosagaray artistaren koordinaziopean egin zen. Bertan, Raquel Calvo eta Elena Molinaren entsegu-dokumenala egon zen ikusgai. Hori guztia, Arte Sorkuntzaren eta Giza Eskubideen deialdiaren baitan egin zen, kulturunea eta Gasteizko Udalaren arteko elkarlana dena.

Urtebete igaro da Yungay 7020 Zinebi Jaialdian estreinatu zenetik. Ordutik, berrogei bat jaialditan hautatua izan da, estatuan zein nazioartean. Sariak jaso ditu ere, besteak beste, Gasteizko Cortada jaialdiko Dokumental Onenaren Saria. Urrian, Zinemaren Akademiak jakinarazi zuenez 2023ko otsailean ospatuko diren Goya Sarietan lehiatzeko aukera du ere, Dokumental Labur Onenaren kategorian aurre-hautatua izan baita, beste bederatzi lanekin batera.

Yungay 7020 Bartzelonako L’Alternativa jaialdiaren sail ofizialean eta Madrilen, Zinema Akademiako kideentzat, egongo da ikusgai.

Gasteizko saioa librea izango da lekuak bete arte. Lekua ziurtatzeko, komenigarria da izena ematea helbide honetan: huts.lab@gmail.com

  • Data: azaroaren 25ean, ostirala, 17:00etan
  • Lekua: Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan
  • Hizkuntza: gastelaniaz
  • © 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
    Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
    EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK