Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Zinema zikloak. Emakume zinemagileak teoriaren ta praxi politikoaren atean, 1959-1983


VĚRA CHYTILOVÁ. "Sedmikrásky"

martxoaren 9a, 19:00etan


Věra Chytilová. (Txekiar Errepublika, 1929)
Pragako Zinema Eskolan plaza bat lortu aurretik, filosofia eta arkitektura ikasi zituen. Barrondov Estudioetan gidoilari, aktore eta zuzendari-laguntzaile gisa lanean aritu ostean, ez zuten bertan onartu. Txekiar zinemaren Olatu Berriko kide berritzaile eta erradikalenetako bat bezala ezagutzen da (feminista gisa aitortutako lehenengo emakumezko zuzendaria). Bere lehenengo lanek zentsura politikoa jasan zuten (Strop, 1961, Pytel blech, 1962). 1969tik 1975era bitartean, ez zioten lan egiten utzi, eta gonbidatuta egon arren, galarazita izan zuen zinema-jaialdietara joatea.

Sedmikrásky (Bitxiloreak). Txekiar Errepublika, 1966. 73’
Ester Krumbachovárekin batera idatzitako lan hau urtebeteko atzerapenaz estreinatu zuten, agintaritza ados ez zegoelako. H. Hawksen Los caballeros las prefieren rubias (Gizonezkoek nahiago dituzte ilehoriak)  obrari emandako erantzun psikodeliko eta surrealistatzat hartzen da. Konponbiderik ez duen mundu batean gaiztoak izatea erabakitzen duten bi gazteren abenturak kontatzen ditu.


Programa osoa ikusi
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK