Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Next: Presentaciones/Aurkezpenak


INSTANTANÉITÉ

AMAIA GRACIA + INÉS BERMEJO
2011ko otsailaren 11tik apirilaren 10era


Inés Bermejok eta Amaia Graciak beren ahaleginak batu dituzte Instantanéité proiektua egiteko. Aipatutako proiektua J.L. Godarden Le petit Soldat filmean ikus daitekeen motibazio bisualetik eta narratibotik sortu zen.
Filmeko agerraldi nagusian, bi pertsonaia nagusiek argazki-saioan ezagutu dute elkar.

Godarden agerraldi horrek egunerokotasunaren espazioan kokatuko gaitu. Simetria horren antzezpenetik eta eszenaratzetik abiatuta, argazkigintzaren eta ikus-entzunezkoen bidez hezurmamituko dugun irudikapenen jokoan sartuko gara. Bi diziplina horietako baliabideei esker, geldi edo ezkutatuta dauden, desberdinak diren eta aldi mugagabeak erakusten dituzten narrazioak egitura ditzakegu. Narrazio horietan, honako hauen errepikapenaren bilketa nabarmentzen da: irudia, iradokitako mugimenduak, subjektuaren egunerokotasuneko keinuak, izoztutakoarenak eta bere horretan antolatuta dagoenarenak.

Lan-prozesuan, gure lan-esparrutik pasatzeko ahaleginean oinarritu gara, filmaren isla gisa sortutako giroa eratuz. Horren bidez, pertsonaietan adierazitako irudia birsortu eta egileen eta Esther Estevez eta Mireya Martin Larumbe modeloen (eta baita artistak ere) irudiaren arabera aurkezten da Saio eta ekintzetan, mugimenduen errepikapenak sortzen dira burutzen utzi gabe. Ez dute funtzio batera bideratzeko (amaitutakoa edo hasierako) inolako joerarik, ez dute istoriorik kontatzen, ez dira kontsekuenteak eta ez dute etorkizunean ikus daitekeen aztarnarik edo urratsik uzten. Gordard-en sekuentzia bat berriro interpretatu dugu, garatu gabe. Gure lanen irudi plastikoan eteteko errepikatu dugu eta galderak ezbaian jartzen ditugu irudiarekin lotutako arazo berriak mahaigaineratzeko. Hitz gutxitan esanda, elkarrekin eta elkarlanean egindako lanaren hasieraren zati bat erakutsiko dugu.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK