Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ikastaro eta mintegiak


EKOIZPEN ARTISTIKOA ETA ARTEAREN TEORIA FEMINISTA: EZTABAIDA BERRIAK IV

2011ko ekainaren 30ean


10:30 // Dokumentazio banaketa
            Ikastaroaren aurkezpena:  Xabier Arakistain + Lourdes Méndez

 
I –  Artearen gizarte-dimentsioak: artistak, artelanak, testuinguruak.
11:00 // Laura Mulvey
12:30 // Nathalie Heinich
17:00 // Teresa de Lauretis
18:30 // Mahai-ingurua: Laura Mulvey + Nathalie Heinich + Teresa de Lauretis. Moderatzailea: Xabier Arakistain.


LAURA MULVEY
Zinema eta Komunikabide irakaslea Londresko Unibertsitateko Birkbeck College zentroan. Zinemari eta zinemaren teoriari buruz idazten du hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdeaz geroztik. Lan hauek argitaratu ditu: Visual and Other Pleasures (1989, bigarren edizioa gehitutako materialarekin 2009an), Fetishism and Curiosity (1996), Citizen Kane (1996) eta Death Twenty-four Times a Second: Stillness and the Moving Image (2006). Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta larogeiko hamarkadaren hasieran sei filmetako zuzendarikidea izan zen Peter Wollenekin batera, Riddles of the Sphinx lanean, esaterako. 1994. urtean, Disgraced Monuments dokumentala zuzendu zuen Mark Lewis artista-zinegilearekin batera.

NATHALIE HEINICH
Parisko CNRSko (Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunea) soziologoa. Aldizkari zientifiko eta kulturaletan artikulu ugariez gain, gai hauei buruzko beste hogei lan inguru argitaratu ditu: artistaren estatusa eta autorearen nozioa (La Gloire de Van Goch, 1991; Du peintre à l'artiste, 1993; Etre écrivain, 2000; L'Elite artiste, 2005); arte garaikidea (Le Triple jeu de l'art contemporain, 1998; L'Art contemporain exposé aux rejets, 1998; Guerre culturelle et art contemporain, 2010); nortasun femeninoa (États de femme, 1996; Mères-filles, une relation à trois, 2002, Caroline Eliacheffekin batera; Les Ambivalences de l’émancipation féminine, 2003); soziologiaren historia (La Sociologie de Norbert Elias, 1997; Pourquoi Bourdieu, 2007) eta balioak (La Fabrique du patrimoine, 2009). Nathalie Heinichen artikulu eta liburuak hamabost hizkuntzatara itzuli dira.

TERESA DE LAURETIS
Kaliforniako Unibertsitateko (Santa Cruz) Kontzientziaren Historiako irakasle emeritua, Italian jaio eta hezi zen. Feminismoaren teoriari, semiotikari, psikoanalisiari, zinemari, literaturari eta zientzia fikzioari buruz idatzi du ingelesez eta italieraz. Hauek dira Lauretisek idatzitako zenbait liburu: Alice Doesn't (1984), Technologies of Gender (1987), The Practice of Love (1994), Soggetti eccentrici (Milan, 1999) eta Freud’s Drive: Psychoanalysis, Literature and Film (Londres, 2008; Pulsions Freudiennes, Paris, 2010). Feminismoaren teoriari buruzko saiakeren bilduman jasotzen ditu Figures of Resistance (2007) eta Diferencias (Madril, 2000).


programa osoa ikusi
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK