Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak Montehermoson


ARTE PUBLIKOARI BURUZKO II. JARDUNALDIAK

2005eko otsailaren 21etik 23ra

2002ko azaroan Gasteizen, Arte Publikoari buruzko I. Jardunaldien jarraipen gisa, arte publikoaren gai interesgarria testuinguru zabalago baten barnean garatu eta zabaltzea helburu duen proposamena aurkeztu da: hiriko paisaia.

Espazio publikoko parte hartzeen gaineko edozein eztabaidetan garatu beharreko alorretako bat gaiari diziplina anitzeko ikuspegitik heltzea da; izan ere, ez dago errezeta guztiak eman ahal dizkigun diziplina bakar bat. Leku bakoitzak eta ikastetxe bakoitzak solasaldia bideratzen eta aberasten lagunduko adituen laguntza izan behar du. Historialariak, soziologoak, ekonomialariak, arkitektoak, paisaia-pintoreak eta artista plastikoak, politikari batek bere ekarpenarekin, udaltzaingoak, baita herritar arruntak ere… eztabaida honetan, denek egin dezakete beren ekarpena.

Oso egokia da beraz, horrelako Jardunaldietan hiriko paisaiak osatzen direneko prozesuak gainbegiratzea, baita parte hartze egokiago eta atseginagoa lortzeko prozesu hauek zuzentzeko aukerak gainbegiratzea ere. Berebiziko garrantzia du Jardunaldi hauek Gasteizen egiteak, tradizio handiz hirigintza hainbeste zaindu duen hirian, hain zuzen; zalantza izpirik gabe, Gasteizek ekarpen handia egingo dio solasaldiari.


jornadas arte publico


Otsailaren 21a
Lehen egunean arteak gune publikoan hartzen duen lekuari buruzko hausnarketa egingo da eta hirigunean erabat barneraturik egonik hiritarren bizitzaren aberasgarri diren arte lan eta esku-hartzeak identifikatuko dira, jendearen oroimenean erreferentzia bihurtu diren leku horiek.

10:30        Akreditazioak
11:00        Jardunaldien aurkezpena
11:30        Atsedenaldia
12:00        Hitzaldia HIRIA ARTERAKO ESZENA-LEKU GISA. Manuel Delgado jauna. Bartzelonako Unibertsitateko Kultur Antropologia irakaslea
13:00        Proiektu-aurkezpena MAD’03 PUBLIC. Pablo España jauna. MAD’03 Public-eko komisarioa. “El Perro” taldeko kidea
16:30        Proiektu-aurkezpena MERIDAKO ERAKUSKETA ETA BILTZAR JAUREGIA. Esther Pizarro andrea. Artista plastikoa
17:30         Mahaingurua. Moderatzailea: Esther Pizarro, artista plastikoa. Parte-hartzaileak: Rosa Olivares. Arte kritikaria, Martí Perán. Arte kritikaria, Rogelio López Cuenca. Artista

Otsailaren 22a
Bigarren egunean mugimendua duten hiriez eta abiadura ikaragarrian gertatzen diren aldaketa horien aurrean koordinazioa izan beharraz jardungo da. Zenbaitetan gehiegi pentsatu gabe hartzen dira aldaketak dakartzaten erabakiak eta ondorioak ez dira onak izaten, eragin txarrak, iraunkorrak eta hiri-paisaian eragin handia dutenak, hain zuzen ere. Honek guztiak herritarrek hiriaz duten ikuspegian ere eragin dezake.

10:30.        Hitzaldia HIRI-PAISAIAREN DISEINUA. Jan Gehl. “Urban Quality Consultants” taldeko arkitektoa
12:00        Proiektu-aurkezpena VITORIA-GASTEIZKO ERDI AROKO HIRIGUNEAREN. ERABERRITZE INTEGRALERAKO PLAN BEREZIA. Agustín Azkarate. Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedraduna
16:00        Proiektu-aurkezpena MANCHESTER HIRIA (ERRESUMA BATUA) BIZIBERRITZEKO ESTRATEGIA. Peter Babb. Manchesterreko Udaleko Hirigintza Arloko zuzendaria
17:30        Mahaingurua: Moderatzailea: Susana Canogar. Paisajista. Parte-hartzaileak: Clara Jiménez Xiberta. Gironako Udala. Fernando Bajo. Arkitektoa.

Otsailaren 23a
Azken egunean, hirigune berrien izaeraz eta gune publiko eta berdeak pasabiderako gune eta babesleku gisa duten garrantziaz egingo da hausnarketa. Hau da, eztabaidan elementu berria sartuko da: ingurumena babesteak duen garrantzia eta nola egin herritarrarentzat adierazgarriago.

10:30        Hitzaldia HIRIAREN MUGAK: HIRIAREN INGURUKO ESPAZIOA. Daniel Zarza. Hirigilea, Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Proiektu Arloko katedraduna
12:00        Proiektu-aurkezpena GARAPEN IRAUNKORRA, PROIEKTU OLINPIKOAN APLIKATUTA. Eduardo Beotas. Arkitektoa. Lurren Udal Enpresako Kirol Azpiegituren koordinatzailea
12:30        Aurkezpena HIRIGINTZA BERDEA GASTEIZEN. Jon Bárcena. Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko arkitektoa; Eduardo Rojo jauna. Gasteizko Udaleko Hiriko Paisaiaren Bulegoko arkitektoa
16:30        Proiektuen aurkezpena: Batlle eta Roig. Enric Batlle. Arkitekto paisajista.
17:30        Mahaingurua. Moderatzailea: Enric Batlle. Arkitekto paisajista. Parte-hartzaileak: Ignacio Salamanca Cruz. Lur zoruaren alorreko bilketa eta aholkularitzarako, zuzendaria. Aguirre Newman aholkularitzako atala, Gloria Picazo. Arte kritikaria eta komisarioa, Dora Salazar. Artista.



© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK