Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


EMAKUMEAK SUSMOPEAN. Memoria eta sexualitatea, 1930-1908

  • ZALANTZAZKO MORALEKO PERTSONAK

    Emakumeak frankismo garaian, ideologia katolikoaren laguntzarekin, elementu kutsatu eta bekatuzko elementutzat hartu zituzten; etengabe hezteko beharra zuen taldetzat hartu zituzten. Ideia moralak, egitura juridikoak eta ustez babeserako ziren erakundeak erabili zituzten emakumeak zigortzeko, menderatzeko, berrezteko eta ikusezin bihurtzeko, emakumeak beti izan baitziren zalantzazko moraleko pertsonak erregimenaren begietara.

    Bando frankista ez zen gerra irabaztera mugatu. Hil eta espetxeratu egin zituen emakume errepublikanoak eta etsaiari laguntzea leporatu zieten emakumeak —askotan arrebak, emaztea, amak—; baita prostitutak eta estraperlistak ere.  Emakume preso politikoak eta ohiko presoak batera egon ziren, ez beti giro onean, espetxeetan eta ordena erlijiosoek zaindutako babes-etxeetan. Hortaz, delituak eta bekatuak elkartuta jarraitu zuten emakumeen kasuan eta terrore politikoari morala batu zitzaion.

    Ia zigortutako guztiak behartsuak ziren eta klasismo hori izan zen frankismoaren ezaugarrietako bat. Iraintzea, kaskamotz jartzea, errizino-olioa ematea, jendaurrean iraintzea, bortxaketak onartzea eta seme-alabak lapurtzea izan ziren emakumeak zigortzeko moduetako batzuk.

    Herrialdea gosearen eta miseriaren ondorioz “prostituzio-etxe handi bihurtu zen” bitartean, teknika eta azterlan psikiatriko berriak sortu ziren galbideratze moralari (Vallejo Nágera) eta emakumeak menderatzearen naturaltasunari buruz, Estatu frankistaren euskarri (López Ibor). Antipodetan, Serrano Vicéns medikuak gerraosteko emakumeen bizitza sexual sekretu bat aurkitu zuen eta datu esanguratsuak bildu zituen masturbazioari, ezkontzaz kanpoko harremanei eta emakumeen homosexualitateari buruz.

    Emakume askok arauen ertzetan sexualitate ez egokia bizitzea lortu zuten. Sexuaren arloan errebelde ziren emakume batzuek beste emakume batzuk maitatzea lortu zuten aginte frankistari iseka eginez. Hala ere, mende hasieratik azaldu ziren sexualitate-modu berriak; adibidez Zezé (1909) eleberria eta 1901ean ezkondu ziren Elisa eta Marcelaren istorio berezia.
Juan Colom-en argazkia, Camilo José Cela-ren 'Izas, rabizas y colipoterras', Barcelona, Lumen, 1964 liburuan argitaratua
Juan Colom-en argazkia, Camilo José Cela-ren 'Izas, rabizas y colipoterras' liburuan argitaratua (Barcelona, Ed. Lumen, 1964)
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK