Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


EMAKUMEAK SUSMOPEAN. Memoria eta sexualitatea, 1930-1908

  • OTZANTZAILEAK

    Gerra zibila amaitu eta Errepublika desagertu ondoren, emakumeek gizartean eta kulturan zuten zereginak atzerakada izugarria jasan zuen. Diktadura espazio eta irudi argien bidez antolatu zen: emakume ondraduak eta emakume eroriak. Bi estereotipo horien artean, pertsonaia batzuk —mojak eta falangistak— arduratu ziren neskatilak hezkuntza fisikoaren eta moralaren bidez otzantzeaz.

    Frankismoak mederatzeko eredu bikoitz bat garatu zuen; bat gizonentzat, eredu faxistari atxikia, eta bestea, emakumeentzat, batez ere eredu katoliko tradizionalarekin lotuta eta eredu horiek baliatu zituen bere buruari zilegitasuna emateko. Gainera, jendea eredu horietan hezia zegoen, Bigarren Errepublikaren aldi laburrean izan ezik. Ideia zera zen, emakumeak ahulak direla eta ez dutela deliturik egiten, bekatuak baizik, batez ere haragizko bekatuak, bekatu sexualak. Bekaturik ez egiteko eta gizonaren zerbitzura egongo ziren emakume otzanak eta garbiak sortzeko, Jesusen Bihotzeko mojek eliteko emakumeak hezten zituzten diktadura-aldian umiltasunean, errukian, birjintasunean, langiletasunean eta sakrifizioan oinarrituta. Noizean behin neskatila santuen kasu eredugarriak sustatzen zituzten; hala nola Josefina Vilasecaren kasua, jendearen erlijiotasuna eta menpeko femeninotasunaren eredua sendotzeko.

    1977an amaitu zen arte Pilar Primo de Riverak zuzendu zuen Falangearen Sección Femenina atalak jaso zuen Espainiako emakumeak trebatzeko «enkargu» ofiziala —neskatilak, gazteak eta helduak— eta eremu guztietan egin zuten lan hori —lana, kultura, kirolak, heziketa—. Diktaduran emakumeei eskainitako erakunde bakarra izan zen.  Sección Femenina atalak  norbere buruari uko egiten zion feminitatea sortzearen alde egin zuen lan emazte, ama eta etxekoandreentzat. Hala ere, erakundeko arduradunek emakume independente, ezkongabe eta seme-alabarik gabeko emakumeen komunitatea osatzen zuten. Hortxe zegoen haien kontraesanik handiena eta hori islatzen du aurkeztutako kultura bisualak. Agintzearekin, ekintzarekin eta maskulinotasunarekin dago lotuta, aldarrikatzen zituzten balio tradizionaletatik oso urrun.
Pilar Primo de Rivera
Pilar Primo de Rivera
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK