Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


EMAKUMEAK SUSMOPEAN. Memoria eta sexualitatea, 1930-1908

  • EMAKUME PRESTUAK

    Estatu totalitario frankistak, liberalismoaren aurkako borroka basatiaren baitan, pertsonen indibidualtasunerako eremuak kolonizatzeko ahalegina egin zuen. Etxean egongo zen emakumearen eredua diseinatu eta ezartzen saiatu ziren, gizarte-klase guztietan ezar zitekeena eta amatasuna aberriarekiko zerbitzutzat hartu zuena: ama on eta sakrifikatuak izatea zen emakume prestuen xede nagusia.

    Emakumeek haien eta herrialdearen moraltasuna zaintzeko jaso zuten doktrinamendua indartu egin zuten «gose-urteak» atzean uzten ari zen kontsumo-gizarte hasiberriari zuzendutako publizitate-mezuen bidez, garai hartako moralista emankorren, emakumeentzako prentsaren eta literaturaren, filmen eta gizarteak eta familiak sortutako presioaren bidez.

    Identifikazio-prozesu baten bitartez, neskatilek panpinekin egin behar zuten jolas eta hartara, emakume zaintzailearen genero tradizionala eraikitze hori sendotzen zuten. Hala ere, askok mezu moralistak jaso zituzten arren, ondo pasatzea eta gizonentzat zirela esaten zen beste jolas eta jostailu mota batzuekin ikastea erabaki zuten, edota anaien komikiak eta liburuak irakurtzeko aukera izan zuten. Hartara, bizitza hezkuntza ez formalaren bidez irakatsitakoa baino toki interesgarriagoa izatea lortzen zuten. Hezkuntza ez formala, oro har, sinplea eta mugatua zen denentzat, baina are gehiago neskentzat.  

    Emakumezkoentzako aldizkarietan, abestietan film edo eleberri arrosetan «nahitaezko heterosexualitatearen» mezua igortzen zuten arren, batzuek produktu haiek emozioetan eta irudimenean oinarrituta hartzen zituztenez, aukera izaten zuten material haiek erabilita beste istorio batzuk pentsatzeko. Neskatila haiek izan ziren etorkizun demokratikoko emakume protagonista berrien hazi.
'Esposa y fugitiva' eleberriaren azala, Laura de Noves-ek idatzita
'Esposa y fugitiva' eleberriaren azala, Laura de Noves-ek idatzita
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK