Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Zinema zikloak


EMAKUME ZINEMAGILEAK teoriaren ta praxi politikoaren artean, 1959-1983

Asteazkenero, 2011ko otsailaren 23tik apirilaren 13ra, 19:00etan
Proiekzioak JBGA emango dira
Sarrera doan edukiera bete arte
GIULIA COLAIZZIK ZUZENDUTAKO ZIKLOA

Emakumezko zinema-zuzendariei buruzko ziklo honen aurretik, beste bi egin dira; bata “Emakumeak zinemaren sorreran” 2008an, eta bestea, berriz, “Emakume zinemagileak: konpromisoaren eta ahanzturaren artean” 2009an. Aurtengo proposamenak bost bosturtekotan (1959tik 1983ra) egindako filmak hartzen ditu barne. Proiektu honen helburua emakumeak zineman duen presentzia aktibo eta iraunkorrean horizonte bat marraztea da, betiere, zinema industria, diskurtso eta erakundetzat hartuta. Urte horiek garrantzitsuak izan ziren. Hirurogeita hamarreko hamarkadako gizarte-mugimenduekin batera, “emakumeen auzia” sortu zen, eta laurogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean teorikoki birformulatu egin zen.

Proposatutako filmek garai horretako gizarte-aldaketak eta gizarte- eta kultura-itxaropenak erakusten dituzte. Horrez gain, eztabaida teorikoaren zabaltasuna, aberastasuna eta konplexutasuna agertzen dituzte (zinemaren, antzezpenaren, narratibotasunaren, subjektibotasunaren, sexu-politikaren, eta norbanakoaren eta gizartearen arteko harremanen gainean). Oro har, praktika artistikoan, eta bereziki, irudian oso inplikatuta dauden zuzendarien obrak dira. Horietako askok sektorean bertan jaso dute lanbide-heziketa. Lan guztiek arretaz eta seriotasunez ikertu eta aztertzea merezi duten corpusa dute. Jatorrizko herrialdeak edo filmak grabatzeko erabilitako herrialdeetatik (Espainia, AEB, Txekiar Errepublika, Hungaria, Belgika, Alemania, Britainia Handia), edo testu bakoitzari dagokion genero edo etiketatik (gizarte-komedia edo komedia surreala, dokumentala, drama, zinema esperimentala edo abenturazko zinema) haratago, obrek diskurtsoaren mugak zalantzan jarri eta bultzatzen dituzte, eta gizarte-kritikarako eta gizarte-imaginarioa eraikitzeko eta aldatzeko irudiak duen ahalmena azaltzen dute. Poliengana eramaten gaituzte, eta beraz, guztioi axola zaizkigu.

otsailaren 23an, 19:00etan
AurkezpenaGiulia Colaizziren eskuz, Hizkuntzen Teorian eta Komunikazio Zienmtzetan katedraduna, Universitat de València.


ANA MARISCAL. "La quiniela", 1959.
otsailaren 23a, 19:00etan

MARY ELLEN BUTE. "Passages from Finnegan's Wake", 1965.
martxoaren 2a, 19:00etan

VĚRA CHYTILOVÁ. "Sedmikrásky", 1966.
martxoaren 9a, 19:00etan

SHIRLEY CLARKE. "Portrait of Jason", 1967.
martxoaren 16a, 19:00etan

MÁRTA MÉSZÁROS
. "Örökbefogadás", 1975.
martxoaren 23an, 19:00etan

CHANTAL AKERMAN. "Jeanne Dielman, 23 Quai d Commerce 1080 Bruxelles", 1975.
martxoaren 30ean, 17:30ean

ULRIKE ORRINGER. "Madame X - eine absolute Herrscherin", 1977.
apirilaren 6a, 19:00etan

SALLY POTTER. "The Gold Diggers", 1983.
apirilaren 13a, 19:00etan


emakume zinemagileak
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK