Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Next: Presentaciones/Aurkezpenak


DURO-DURO

SAHATSA JUAREGI
2011ko apirilaren 15etik maiatzaren 29ra

Duro-duro
espazioan modu jakinean jarri diren eskultura-elementuz osatutako multzoa da. Gailu bakoitzari bolumen jakin bat esleitu zaio, eta horrekin elementu bakoitzaren osotasuna eta gainerakoekiko harremana errespetatu nahi da.

BABESAK ETA EZARPENAK:
- Arte-instituzioarekin batere zerikusirik ez duten testuinguruetan oso modu interesgarrian ebatzitako “forma-ariketak” bilatu eta aurkitzea, eta estudioan erreproduzitzen saiatzea. Eta pentsatzea, pentsatu nahi izatea horren atzean ekintza sentsiblea dagoela. Joko formal hori ebatzi duenaren asmoa, inozoa izanda ere, eraginkorra izan daiteke horrela antzematen duen bestearen ikuspegirako (ni). Prozedimendu formal ONEN aurkikuntzak.

- Irudiak nerabeen jokaerarekin. Nerabeen jokaera, ez erreakzio gisa, nerabeen jokaera “izan nahi” zehatz baten moduan, eredu mugatu batean ipinitako fedea. Identitatea eraikitzea eredu honi jarraituz. Helduarora ez iristearen onurak.

- Ez duzun horren irudiak. Irudiaren berezko jarduerak lortu ezin dituen unibertsoak aipatzen dituzten irudiak: Unibertso naturala kontsumo objetuaren lekutik, tradizioa objektu berritik, exotikoa zibilizaziotik edo mistizismoa fedearen krisiaren lekutik.

- Sobreantzeztuaren erretratuak. Gehiegizkoak, artifiziosoak, desegokiak eta seduktoreak diren ariketak identifikatzea. Huts egindako potentzia handiko irudiak: Porrotaren atrakzioa.


 S.J


sahatsa jauregi
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK