Next: Presentaciones/Aurkezpenak
LEIRE URBELTZ MUNUCE
2011ko irailaren 9tik urriaren 16ra
Almanake Eusko-Oriental (Patafisiko ilustratua), Txinara egindako bidaia isladatzen duen proiektu artístico-editoriala da; fantasiaren bidezko errealitatearen espekulazio ironiko bat izan daitekeena. Horretarako txinatar irudikeri kolektiboaren zenbait elementu berenganatzen ditu eta Yolanda arrieta, Castillo Suarez eta Harkaitz Cano idazleei joku literario bat proposatzen die.
Souvenir bat dela esan dezakegu. Esate baterako, bidaiaren egunerokotasunaren beldur eta inseguritateei aurre egiteko sortutako irudikeria biltzen duelako. Honetan ilustrazioa lengoaia eta esperimentazioarako bide bezala erabiltzen da. Eta honen erreprodukzioa, arte aretoaren testuinguruan obra bakarraren eta bere dibulgazioaren arteko kontraesanean ipintzeko erabilitako estrategia izan daiteke. Hortaz, erakusten den lana bere desagerpenaren “arriskupean” jartzen da, kontsumitua izatera gonbitea luzatuz, horrela publikoaren menpe egotera behartuz.
L.U.M.