Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2013ko uztailaren 12tik urriaren 6ra. 1. Solairua

Cristian Villavicencio (Quito, Ecuador, 1984)

'Rotación / Traslación CMK'

Errotazio / Translazio CMK (Montehermoso Kulturunea) mugitzen den irudian Errealitateak islatzean, hark hartzen dituen ezaugarri espazialen analisiaren eta hausnarketan oinarritutako proiektu artistikoa da. Behatzailearen, haren begiradaren eta hura inguratzen duen espazioaren arteko harremana hainbat plano-sekuentziatan sintetizatu da proiektu honetan, 360º-ko Tilt / Pan / Travelling erregistro-tekniken bidez (hau da: mugimendu horizontala / bertikala / desplazamendua).

Lanaren eraikuntza-gaia bailiran osatzen dute irudia behatzailearen bolumenak, eskalak eta perspektibak. Ikuspuntua etengabe aldatzeak errepresentazioa ihes-puntu zentraleko perspektiba linealetik kanpo atera dadin eragiten du. Mugitzen ari den irudian baitan abiatutako bilaketa honetan astronomia eta Lur planetaren mugimenduekiko (translazioa, errotazioa, prezesioa eta nutazioa) harremana egiaztatzen da, zein espazioa - denbora sistemaren ezagutzaren oinarrian dauden lege fisikoetan islatzen den.

Errotazio / Translazio CMK proiektuak bi zatiz osatzen da, elkarren arteko harremanean aktibatzen direnak. Batetik, CMK filmaketa-ariketa sorta, site-specific lan-ildotik abiatuta: piezaren material egituratzailea Montehermoso Kulturunearen bideo bitarteko irudia den; hartara, eraikinaren arkitekturaren sinboloek, eurek aktibatuko dute lana, betiere funtzio artistikoekiko harremanean.

Bestetik, 2013an Quiton (Ekuador) egindako “Telescopio - Observatorio - Panorámica Quito 360º” eta “Carretera” bideoen proiekzioa.

Zati biek (CMK filmaketa-ariketa eta bideo aipatu berrien proiekzioa) begirada – behatzaile harremana aztertzen dute, bai eta harreman horrek ikus-entzunezko errepresentazioari nola eragiten dion hausnartu ere. Bideoan agertzen diren ikurrak (Montehermoso Kulturunea, Quitoko behategi astronomikoa eta Andeetako mendipaisaia) horien errepresentazioari ikuslearen eskala- eta gorputz-pertzepzioarekin alderatzeko moduko bolumetriaz ager daitezen formalizatu eta egituratu dira.

NON STOP
Cristian Villavicencio
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK