Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


2013ko uztailaren 12tik urriaren 6ra. 1. Solairua

Elena Fernández Rico (Bilbo, 1989)

'Adriano bi bihurtzea'

Argazki makina zahar baten bidez jasotako uneak, horra ikuslearen eskuetara iritsiko den hondarra, lan honen emaitza fisikoa. Irudi sorta honek gizarteak ezarritako loturetatik askatzeko grinak sustaturiko bizi- eta iker-esperientzia prozesu pertsonal bat dokumentatzen du, egunerokotasunean nork bere izateko eraren bidez bere burua aurkitu nahi duen pertsona batena, ezaguna berraztertuz, ezezagunera iritsi nahiaren isla.

Hona sentsazio eta hausnarketa bilduma zabala, obsesio eta desioei, fikzio eta oroitzapenei buruz mintzo.

Pasioz bizitzearen aldeko deia, gizaki irudimentsu eta jostalarien aldarri. Esploratzaile honek espazio berriak eraiki nahi ditu, arautzat jotako oreka kolokan jarri, eta ordenamendu inposatua irauli.

NON STOP
Elena Fernández Rico
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK