Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


GUDU-ZELAIAREN HEDAPENA

2014ko uztailaren 17tik irailaren 28ra. 1. Solairua
Amaia Molinet. Estella-Lizarran jaio zen, baina Iruñea eta Bilbo artean bizi da eta lan egiten du. Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko masterra egiten ari da UPV/EHUn.

Quercus Robur, 2014

Instalazioan, soinua duen bideo-proiekzio bat, 50x80 cm-ko hiru argazki, zintzilikatutako ezkur bat eta hainbat mapa.

Quercus Robur proiektuan, berriz agertzen dira artista honek dituen interes gailenak: lurraldeko arazoak eta arazo horiek identitatean duten eragina. Lurralde-gatazka duten hainbat eskualdetan aritu da lanean horren ondorioz, adibidez, Ipar Irlandan, Transilvanian eta Errumanian. Oraingoan, bere lurraldeari begira jarri da, eta, haritzaren sinboloaren bidez (Latinetik eratorritako Quercus robur da izen zientifikoa), euskal kulturaren eta lurraldearen barneko hainbat xehetasun ikertu ditu. Euskal lurralde historikoko –Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidego eta Ipar Euskal Herriko– hiru tokitan jasotako hiru haritz landatu ditu eskualde horien arteko mugako hiru lekutan, eta, era horretan, haritzaren izena abiaburutzat hartuta, euskarazko hizkuntz deklinazio desberdinak (“haritza” batuaz, “areitza” edo “aretxa” beste euskalki batzuetan), eta ahoskatzeko azentu desberdinak aztertu ditu. Horrez gain, irudietan hain nabarmenak ez diren beste aldagai batzuk landu ditu, muga atal erabakigarri bilakatzen dutenak, hala nola enkoadratzeetan agertzen den arkitektura eta paisaiaren kudeaketa. Proiektuak guztiona den lurraldearen barruan dauden desberdintasunak eta berezitasunak adierazi nahi ditu, eta agerian utzi nahi du mugen izaera poliedrikoa, desberdintasunez gain, guztionak diren osagaiak ere erakusten baitituzte. Hemen, haritzak bereizketa-puntua seinalatzen du, baina, sinbolikoki, lurraldeen lur azpiko batasuna sorrarazten du bere sustraien bidez.

Bertan aurkeztutako proiektua aldi bat da epe luzeko lan-ildo baten barruan, eta jarraipena izango du, haritzaren beste atal batzuekin egingo dituen ekintzen bidez eta hainbat tailer eta esperientzia pedagogikoren bidez.

Amaia Molinet
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK