Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


GUDU-ZELAIAREN HEDAPENA

2014ko uztailaren 17tik irailaren 28ra. 1. Solairua

Camilo Torres Zorrilla

Txileko Santiagon jaio zen, baina Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten du. Gaur egun, UPV/EHUko Arte-ikerketa eta -sorkuntzako masterra amaitzen ari da.

Ficciones. (De) una realidad im-probable, 2014

Instalazioan, 3 bideo-kanalen proiekzioa, 3 argazki 100x70 cm-ko argi-kutxan, eta 3 audio-pista esku-hartutako harrietan.

Ficciones proiektua lan-ildo zabalago batean dago txertatuta, “Acciones de re-apropiación contextual” (“Bir-jabetze kontestualeko ekintzak) izenburua duen ildoan. Artistak Sestaoko iraganeko meatzaritza industrialeko lekuak birsortzen ditu ikuspegi berrietatik abiatuta, hala nola Bizkaiko Labe Garaietako Ikastunen Eskola zaharra, aurreko 8091 proiektuan, edo Meatzaldeko mendietan bazterrera utzitako meatzeak, kasu honetan. Proiektu honetarako ekoitzitako irudietan, artista, beltzez jantzirik, desagertuz doa harkaitz izugarrien aurrean, edo pankarta garden bat jaso, eta bertan jarrita uzten du. Audio-pistetan, Salvador Allende presidenteak kobrea nazionalizatzeari buruz egin zuen hitzaldia eta Dolores Ibarruri Pasionariak Bizkaiko meatzarien borroka aldarrikatzeko egin zuena ditugu entzungai. Keinu txiki horiek eragiketa-kate oso bat abiarazten dute esanahi-berrikuntza gauzatzeko: gorputz bat lurraldeak XX. mendean izan duen motor ekonomiko nagusietako baten hondarren artean ibiltzen, pankarta huts bat, eta meatzearen iraganari lotutako langile-borrokaren historia gogora ekartzen diguten hitzaldiak. Gorputza, ahotsa, harriak eta protestaren ikonoa meatzeko paisaia hondatuaren kontra proiektatuta hustutako adierazle bilakatzen dira, eta mamu gisa zeharkatzen dituzte modernitate –Teresa Brennanek dioenez– akigarriaren formak. Modernitateak era berean ustiatu ditu natura- eta giza baliabideak, akidura arau bilakatu du, eta langileria izan aurreko garaiei zegokien bereizketa ezan hondoratu du lan-indarra, ordezkaritza politikorako eskubidea izan arren.

Camilo Torresek abian dagoen irudiaren, argazkiaren eta audioaren artean erakusten dituen harremanak gailu gisa egituratzen dira, osagai desberdinen eta inauguratzen duen ekoizpen-gunearen artean sortzen den sare gisa ulertuta hemen. Gailuak informazioa biltzen du ordezkaritza politikorako mekanismoez, memoria kolektiboaren bildumako engranajez, edota paisaiarekiko, iraganarekiko eta orainarekiko harremanean izan diren eraldaketez.

Camilo Torres Zorrilla
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK