Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


GUDU-ZELAIAREN HEDAPENA

2014ko uztailaren 17tik irailaren 28ra. 1. Solairua

Ianire Sagasti Ruiz

Loiun bizi da, eta bertan lan egiten du. Gaur egun, Artcore gertakariari buruzko doktorego-tesia bukatzen ari da.

La Carne Verborreica (so fucking…), 2014

Instalazioan, bideoan jasotako performancea, birziklatutako hainbat izararen eta lastaira baten gainean egindako margolanak, teknika mistokoak diren koadro batzuk, diptiko bat barne, eta neurri aldakorrak dituzten 9 margolanen multzoa.

La Carne Verborreica (so fucking…) obraren lan-ildoak punkari eta DIY metodologiei lotutako adierazpideak ikertzen ditu, mintzaira plastikoa eta poetikoa bateratzen ditu, eta adierazteko beharra nabarmentzen du oroz gain. Ianire Sagastik bide hori hartu zuen Bilboartek emandako egoitza-bekaren aurrekontua amaitu zenean, oihalen ordez birziklatutako materialak erabili behar izan zituenean, adibidez, izarak, lastairak edota egunero eskura izaten ditugun era guztietako materialak. Mintzaira estetiko berri honek inguruan dugun eskasiaren isla da; eta artistak bere ohiko gaiak lantzeko erabiltzen du: eremu intimoko negoziazioak eta gatazkak, afektua eta sexua jarrera autobiografikotik abiatuta. Ekoizpen poetikoa eta artistikoa batzen ditu, neurrigabekeria eta bizkortasuna adierazten dituzten keinuen bidez; eta elkarketa-sortak sortzen dira horrela, eraikuntza piktorikoen, obren formen, pintzel-kolpez idatzitako bertsoen eta artistaren gorputz biluziaren artean. Emakumezkoen gorputzaren inguruko borrokei dagokien oldarkortasun eta hauskortasunaren arteko tentsioa islatzen duen collage bisuala.

Ianire Sagasti Ruiz
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK