Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


EMAKUMEAK SUSMOPEAN. Memoria eta sexualitatea, 1930-1908

  • EMAKUME MODERNOAK

    «Zer ikusi behar dugu!... Ene Jainkoa! Alarmista asaldatuta: Mundua bere onetik ateratzen hasi da... Emakumeek bakarrik bidaiatzen dute: tabakoa erretzen dute, gizonek bezala; gizonek baino gehiago; galtzak janzten dituzte; hegan egiten dute; igeriketako errekorrak hausten dituzte, marimutilen moduan... Emakumeek emakume izateari utzi diote... Zer ikusi behar ote dugu? Baina zer da hau?»

    Hitz horiekin laburtu zituen 1929an Manuel Abril kritikariak 'Blanco y Negro' aldizkariaren orrietan «emakume berri» edo «emakume moderno» haien ezaugarrietako batzuk. XIX. mende amaieratik aurrera, eta batez ere gerren arteko aldian, nortasun-eredu ezberdinak garatu zituzten «emazte perfektua» eta ama eredu tradizionaletik urrun, eta ideia berri haiek maskulinotasuna emakume gorputzetan hezurmamitzearekin lotutakoak ziren.

    Emakumeak eremu publikoetara azaltzen hasi ziren ezohiko tokietatik eta irudi ezberdin eta iraultzailearekin. Abeslariak, kirolariak, artistak eta idazleak izan ziren sexuaren patua aldatu zuten lehenak. Aitzindari izan ziren ilea mozten, galtzak janzten, erretzen eta ibilgailuak gidatzen, eta modernotasunera gerturatu gintuzten ideia eta aldaketa sozialak sustatu zituzten.

    Espainian, eredu hark hogeiko hamarkadaren amaieran izan zuen une gorena, batez ere, 1931n Bigarren Errepublikaren etorrerarekin. Emakumeak zegozkien talde intelektualetan ikusezin bihurtu zituzten eta baztertu egin zituzten, baina hala ere hainbat eskubide unibertsal lortu zituzten; hala nola sufragio unibertsala, presentzia handiagoa ikasgeletan, burujabetza ekonomikoa eta bizimodu independenteagoa emango zieten lan berriak. Horiez gain, eskubide gehiago lortzeko mugimendu feminista ahul bat ere abiarazi zuten.
Blanco y Negro aldizkariaren azala
'Blanco y Negro' aldizkariaren azala
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK